Euskaltzaindiak 'Narrazioak eta olerkiak 2009' liburua sarean ipini barri dau

Bizkaie! 2011-06-01 18:34

Euskaltzaindiak Narrazioak eta olerkiak 2009 liburua euskarri digitalean ipini barri dau bere webgunean, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan, hain zuzen be. Argitalpen digital hau BBK-Euskaltzaindia literatura atalean konsultau daiteke, Azkue sariketak (Haur eta Gazteak) azpi-atalean.

Euskaltzaindiak Narrazioak eta olerkiak 2009 liburua euskarri digitalean ipini barri dau bere webgunean, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan, hain zuzen be. Argitalpen digital hau BBK-Euskaltzaindia literatura atalean konsultau daiteke, Azkue sariketak (Haur eta Gazteak) azpi-atalean. Bertan saritutako ume eta gazteen idazlan guztiak zerrendatu dira, eta ganera 1991tik aurrera saritutako narrazino eta olerki guztien bersino digitala eskaintzen da. 2009ko deialdian sarituak izan ziranen lanak zerrendearen amaieran ikusi daitekez.

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero deitzen dabe Azkue Sariak literatur lehiaketea, eta urtero be liburua argitaratzen dabe. Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturgintzara bultzatzeaz ganera, euren artean irakurketea indartzea dabe helburu nagusi sariok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu