Pedro Aguileraren Naufragio filma bagilaren 17an estreinauko da
2011-06-15 15:09 BarriakBilboko Multis aretoetan, Gasteizeko Floridan eta Madrilgo eta Bartzelonako Renoir zinema-tokietan Naufragio estreinauko da datorren barikuan, bagilaren 17an; hau da, Pedro Aguilera donostiar zinemagilearen bigarren film luzea, José María Lara nafarrak produzidutakoa.
Bilboko Multis aretoetan, Gasteizeko Floridan eta Madrilgo eta Bartzelonako Renoir zinema-tokietan Naufragio estreinauko da datorren barikuan, bagilaren 17an; hau da, Pedro Aguilera donostiar zinemagilearen bigarren film luzea, José María Lara nafarrak produzidutakoa. Filmak Robinsonen istorioa kontetan deusku, Almeriako kostaldearen aurrean izandako naufragiotik bizirik urtetan dauen etorkinaren istorioa. Haren burua, dana dala, espirituz beteko da, eta modu bakarra izango dau horreetatik libretako: gizon bat hiltea. Filmari aitamen berezia egin deutsie Atlántida Film Jaialdian eta Sevillako Jaialdian.
Pedro Aguilera donostiar zinemagileak legez kontrako immigrazinoa jorratu dau bere bigarren lanean. Izan be, Naufragio filmaren bidez, gipuzkoar zuzendari gazteak etorkinaren klixea hausi nahi izan dau figura generiko legez, eta errealidadearen erretratu partzial eta mugatu bat erakusteko bidea aukeratu dau, etorkin batengan oinarritutako lekukotasun bakartu baten bitartez.
Filmak Robinsonen istorioa dakarsku; ontziak Almeriako kostaldearen aurrean hondoa jo, baina etorkinak naufragiotik bizirik urteten dau itsasertzera heltzen baita. Robinson, ostera, ez da Saharaz azpiko beste etorkin arrunta. Burua ahotsez eta espirituz beteta dauka, horreen mendean dago, ahots eta espirituek nahastua eta gobernautaa bizi baita; eta, hareengandik askatzeko gizon bat hil beharko dau.
Naufragio Espainiako hainbat tokitan filmau da, besteak beste, Nafarroan; zehatz esateko eszena batzuk Vianako lantegi batean grabau dira.
Immigrazinoaren aferari beste ikuspuntu batetik heltzeko, Aguilerak beste munduko izakiak sartu ditu filman, bai eta erritu misteriotsuak be, magian eta buduan oinarritzen diran kulturei begi-keinu bat egiteko. Holako errituak, izan be, etorkinen jatorrizko herrialde askotan egiten dira; Togon, Beninen eta Nigerian, esaterako. Naufragio, beraz, film sinbolistea da. Robinson medium bat da, bi munduren arteko lotura bikotxa: batetik, bizien munduaren eta espirituen arteko loturea da, eta, bestetik, Europa eta Afrikarik sakonenaren artekoa.
Asmo barria gauzatzeko, Pedro Aguilerak barriro be José María Lara nafar produktorea izan dau lankide, Lara zinemagile donostiarraren lehen lana produziduteaz be arduratu zalako: La Influencia produziduteaz, hain zuzen be.
Film luzea 35 mm-tan filmau da, Scope formatuan, eta lente anamorfikoak erabilita; horrek balio izan dau filmaren ikuspegi subjektiboa nabarmentzeko eta, era berean, agertoki naturalen ikusgarritasuna handitzeko.
Filmak aitamen berezia jaso dau Atlántida Film Jaialdian eta Sevillako Jaialdian, eta datorren barikuan, bagilaren 17an estreinauko da Bilboko Multis aretoetan, Gasteizeko Floridan eta Madrilgo eta Bartzelonako Renoir zinema-tokietan. Egun bat lehenago, barriz, aurrestreinaldia egingo da prentsarentzat Bilbon.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!