'Getxo Sound' disko-liburu bikotxa aurkeztu dabe
2011-04-27 15:59 MusikeaGetxoko Udalak udalerrian musika barriaren historia ezagutarazoteko asmoz, Getxo Sound-Getxoko Soinua-El Sonido de Getxo argitaratu dau. Alvaro Heras-Gröh getxotarrak egindako CD bikotxa-Liburuaren mila ale kaleratu dira, hedabide, liburutegi eta udal artxibategietan banatzeko.
Getxoko Udalak udalerrian musika barriaren historia ezagutarazoteko asmoz, Getxo Sound-Getxoko Soinua-El Sonido de Getxo argitaratu dau. Alvaro Heras-Gröh getxotarrak egindako CD bikotxa-Liburuaren mila ale kaleratu dira, hedabide, liburutegi eta udal artxibategietan banatzeko.
Proiektu barriak Getxo Sound-en (Getxon 80ko hamarkadearen hasieran sortutako pop-rock taldeen mobimentua) oraintsuko historia jaso dau; hain zuzen be, 2010. urtera arte jardunean egon diran banda getxotarren 44 abesti batu ditue. Taldeetako askok oraindino joten jarraitzen dabe. Udalak 15.000 euroko laguntzinoa emon deutso egitasmoari.
Getxoko alkate Imanol Landak disko-liburuaren aurkezpenean adierazo dauanez, bertoko pop-rock taldeek Getxoko arlo kulturalean oso errotuta dagoan kolektiboa osotzen dabe. 90ko hamarkadaren hasieratik, Kultur Etxeak taldeen errolda agiten dau, aitatutako bandei laguntzinoak emoteko abiapuntu legez. Zerrenda horretan, gaur egun, berrogei talde dagoz. Getxoko erroldan talde ezagunak dagoz, esaterako, Zenttric edo We Are Standard.
Getxo Sound mugimendua orain dala hogeita hamar bat urte sortu zan, Kultur Etxearen eta taldeen euren ekimenari esker. Getxon k beraiek batera sortutako mugimendu musikala, eta oso errotuta egon zela gure udalerrian ez ezik, Bilbo Handian ere, eta Getxo Estatuaren panorama musikalaren gorenera eraman zuena. Saoi haretan, El Inquilino Comunista, Los Clavos eta Lord Sickness taldeak sortu ziran, besteak beste. Bandok hainbat jaialditan, kontzertutan eta lehiaketetan parte hartu eben. Azkenengo urteetan bertoko taldeen indartsu datoz barriro be, eta btzuk diskoak garbau ditue; berbarako, Sweet Oblivion, We Are Standard, Iraultza, Smile, edo Zodiacs.
Alvaro Heras Gröh Lluvia, Hierro y Rock & Roll: Historia del Rock en el Gran Bilbao, 1958-2008 (Sirimiri argitalpenak, 2008) liburuaren egilea da. 90ko hamarkadan Getxo Sound-eko bi taldeko kidea izan zen: Bonzos eta The Painkillers.
Beste alde batetik, Getxoko Udalak, musika zabaltzeko asmoagaz, kontzertu bi antolatu ditu maiatzaren 6an eta 7an, Ereagako aparkalekuan. Barikuan, 22:00etan, Ken Zazpi taldeak joko dau; zapatuan, barriz, 21:00etan, Zenttric eta We Are Standard. Sarrerea dobakoa da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!