Jantzaren Nazinoarteko Eguna jantzan ospatzeko aukera ederra
2011-04-26 15:47 KultureaBilbok Jantzaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dau barikuan, hilaren 29an, jantza saio edegi bategaz. Jantzaldia Arriaga plazan egingo da, 17:00etan, eta edonork parte hartu ahal izango dau.
Bilbok Jantzaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dau barikuan, hilaren 29an, jantza saio edegi bategaz. Jantzaldia Arriaga plazan egingo da, 17:00etan, eta edonork parte hartu ahal izango dau.
Hainbat jantza estilo jorratuko ditue Arriaga plazako saioan: funkya, flamenkoa, jantza garaikidea, aretoko jantzak... Parte hartu ahal izateko ez da beharrezkoa aurretik jantzan egiten jakitea, izan be, jarduerea hasi orduko estilo bakotxaren ganeko dobako express eskolak eskainiko ditue. Antolatzaileek azaldu dabenez, parte hartzeko behar dan gauza bakarra jantzeaz gozetako gogoa izatea eta erropa eta oinetako erosoak eroatea da.
Euskadiko Dantza Elkarte Profesionalak (ADDE Dantza) eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dabe jantza saio edegia, jantzea jentearengana hurreratzeko asmoz. Hori dala eta, zuzenean saioan parte hartu gura ez dauenak be, eukiko dau aukerea hainbat jente jantzan ikusteko.
Urtero, 1982. urtetik, apirilaren 29an, UNESCOren ekimenez, Jantzaren Nazinoarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Jentea jantzara hurreratzea da egun honen helburua, eta garrantzi berezia emoten jako ikusle barriak erakarteari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!