DF Bertsozale Eskola'11: bertsolaritzea hobeto ezagutzeko aukera parebakoa

Bizkaie! 2011-04-26 18:09   Bertsolaritzea

Maiatzeko eguenetan Durangoko Plateruenan izango dan DF Bertsozale Eskola hau bertsozaleriari zuzendutakoa da, zaleari oro har; bertsoaz gehiago jakin eta gozau gura dauen edonori bertsogintzeari buruzko dibulgazino saio didaktikoak eskaintzea da asmoa.

DF Bertsozale Eskola hau bertsozaleriari zuzendutakoa da, zaleari oro har; bertsoaz gehiago jakin eta gozau gura dauen edonori bertsogintzeari buruzko dibulgazino saio didaktikoak eskaintzea da asmoa.

2009ko udaberrian izan zan DF Bertsozale Eskolaren lehenengo zikloa, tailer formatuko sei saiogaz. Bat-bateko bertsogintzaz, bertso idatziez, bertsolaritzearen historiaz, gai-jartzailetzaz… Parte-hartzaileak Igor Elortza, Unai Iturriaga, Josu Goikoetxea, Xabier Amuriza eta Maialen Lujanbio izan ziran.


DF Bertsozale Eskola 2011. Egitaraua

- Maiatzak 5, eguena. Ordua: 20:00retan: Ofiziotan eta teman, gauza bera ote? Bertsoaldi komentatuak. Hizlaria: Iñaki Murua bertsolaria.
- Maiatzak 12, eguena. Ordua: 20:00retan: Bakarkako lana: sententziatik iradokizunera. Bertsoaldi komentatuak. Hizlaria: Amaia Agirre bertsolaria.
- Maiatzak 19, eguena. Ordua: 20:00retan: Maiatzak 26ko bertso saioaren preparazinoa Maite Berriozabal gai-jartzaileagaz.
- Maiatzak 26, eguena. Ordua: 20:00retan: Bertso-saioa: Unai Iturriaga, Gorka Lazkano, Iratxe Ibarra eta Eneko Abasolo 'Abarkas'.

Izena emoteko epea maiatzaren 3an, martitzenean amaituko da. Durangoko Plateruena Kafe Antzokiko barran zein ondoko helbidean emon zeinkie izena: kultura@plateruena.net.

Matrikulea egiteko 10 euro pagau behar dira (izen emotea e-mailez egin ezkero, ordainketea maiatzaren 5ean bertan egin daiteke, eskolak hasi aurretik).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu