Johnny Melville clown ezagunak ikastaro berezia eskainiko dau bihartik aurrera Arrigorriagan
2011-04-28 11:47 KultureaArrigorriagako XVI. Nazioarteko Clown eta Pailazo Jaialdiaren barruan, Johnny Melville artista eskoziarrak ikastaro berezia eskainiko dau apirilaren 29tik maiatzaren 1era arte. Mimoa, akrobaziak eta inprobisazinoa landuko ditu clown ezagunak, Performance dinamics izenburupean. Oraindino badago izena emoteko aukerea.
Arrigorriagako XVI. Nazioarteko Clown eta Pailazo Jaialdiaren barruan, Johnny Melville artista eskoziarrak ikastaro berezia eskainiko dau apirilaren 29tik maiatzaren 1era arte. Mimoa, akrobaziak eta inprobisazinoa landuko ditu clown ezagunak, Performance dinamics izenburupean. Oraindino badago izena emoteko aukerea. Jaialdia bera maiatzaren 5etik 8ra egingo da.
Johnny Melville (Leith, 1948) hamabost urte besterik ez zituala sartu zan Edinburgoko Royal High School-en. 1973. urtetik aurrera, munduko hogeita hamar herrialdetan aurkeztu ditu ikuskizunak, eta sari ugariz bete dau ibilbide artistikoa. Kritikaren esanetan, ahotsa be erabilten dauen mimo honek sekulako erraztasuna erakusten dau ikus-entzuleekaz bat egin, eta kontetan dituan istorioetan publikoa sartzeko; jantzea, akrobaziak edo kantuaren bidez.
Performance dinamics ikastaroa profesionalei zein hasibarriei zuzenduta dago, eta mimoa, akrobaziak eta bat-batekotasuna lantzeagaz batera, Aikido, Tai Chi edo Tximuaren mugimendua erabiliko dira. Ganera, group sensitivity-traing izeneko teknikea be jorratu dabe, antzerki-jolas eta -ariketa eta gorputz eta emozino formen bitartez. Ikastaroan izena emon gura dauenak inscripciones@aireaire.com helbidera idatzi behar dau. Tailerraren matrikulea 120 eurokoa da. Informazino gehiago: 620 543 668 telefono-zenbakian (Isabel).
Aurten, Arrigorriagako XVI. Nazioarteko Clown eta Pailazo Jaialdian hogei taldek parte hartuko dabe, bost Euskal Herrikoak. Horrezaz gan, ikuskizunen artean hainbat estreinaldi egongo dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!