Genetikea eta euskerearen jatorria aztertuko ditue Garesen
2011-04-27 15:19 Euskerea berbagaiEuskerearen Jatorriaren 6. Biltzarra maiatzaren 7an egingo da Garesen eta Stephen Oppenheimer genetisteagaz batera, Sergio Cardoso, Marian Martinez de Pancorbo eta Antonio Arnaiz genetistek hartuko dabe parte. Gai nagusia genetikeak Euskal Herriko historiari eta hizkuntzalaritzeari egin leikion ekarpena izango da.
Euskerearen Jatorriaren 6. Biltzarra maiatzaren 7an egingo da Garesen eta Stephen Oppenheimer genetisteagaz batera, Sergio Cardoso, Marian Martinez de Pancorbo eta Antonio Arnaiz genetistek hartuko dabe parte. Gai nagusia genetikeak Euskal Herriko historiari eta hizkuntzalaritzeari egin leikion ekarpena izango da.
Zergatik genetikea?
Euskerearen Jatorriari biltzar honetan genetikearen gaia izango da berbagai. Zientziaren diziplina honek herriek historian zehar egin dituen mobimentuak zehaztapen handiz egiteko aukerea dauka, paleolito garairaino helduz.
Genetika arloan egindako azterketak, duda barik, Joxemiel Barandiaranek abian jarritako teoria indartzen ari dira: euskal populazinoa, gitxienez, 9.000 urtez bizi izan da euskal lurraldean. Teoria hau behin betiko baieztatu ezkero, euskerearen jatorrirako oinarri ezin hobea izango dogu, paleolito garaian, euskerea izan zan ala ez zan izan gaiari buruz eztabaidatzen hasteko.
Genetika arloan egindako lanak ezagutzeko, EHUko ADN bankuko Biomics enpresako Marian Martinez de Pancorbo eta Sergio Cardoso genetiskek arlo honetan egin dituen lanen barri emongo deuskue. Ondoren, Complutense Unibertsitateko Antonio Arnaizek iberiar penintsulako lan genetikoak azalduko ditu hizkuntzalaritzearen ikuspuntutik. Ondoren, Oxfordeko irakaslea dan Stephen Oppenheimerrek britainiarren jatorriaz egin dauen ikerketa famatua azalduko dau.
Stephen Oppenheimer
Stephen Oppenheimerrek britainiarren osogai genetikoen % 95etik % 58era bitartean iberiar penintsularen iparraldetik, Euskal Herritik bereziki, datorrela frogatu dau, 10.000 britainiarrei egindako ikerketa genetikoen bidez.
Genetika arloan ospe handia dauen Stephen Oppenheimer izango da Garesen parte hartuko dauen hizlarietako bat. Oxford-eko Unibertsitateko irakasle honek, Britainia Handia eta Irlandako 10.000 biztanleen ADN probak aztertu ondoren, honako ondorioa atara dau: Britainia Handiko biztanleen osogai genetikoen % 66 iberiar penintsularen iparraldetik datorrela, Euskal Herritik bereziki. Irlandan osogai genetikoen % 90 hemendik hartutakoa da. Informazino hori guztiori The Origins of the British liburuan azaldu eban eta liburuaren hasierako mapea ezin interesgarriagoa da, izan be, penintsulatik Bretainia Handirako gezi nagusiak Euskal Herria dau abiapuntu.
Esan beharra dago, Oppenheimerrek bere teoria azaldu arte, indarrean egon dan teoria hauxe izan dala: britainiarrak zibilizazino germaniar handi batetik sortutako zelta herriaren ondorengoak dirala. Nahiz eta teoria hori maila guztietan zabalduta egon, baita hango unibersidadeetan be, eta nahiz eta britainiarrek iberiar penintsulari buruz eretxi oso ona ez izan (PIGS famatu hori) Oppenheimerrek, zientzia gauza guztien aurretik jarriz, ez eban dudarik izan bere ikerketek emondako ondorioak gizarteari zabaltzeko. Eta britainiarrek, aurreretxiakaz jokatu beharrean, bere teoria barriari ate guztiak zabaldu eutsiezan.
Oppenheimerren liburua haren herrialdean best seller izateaz gan, haren tesia britainiar guztiakana heldu zan irrati, telebista eta prentsaren bidez. Harrigarria bada be, ikerketea argitaratu eta 5 urte luze pasau ondoren, Oppenheimer ez da inoiz Euskal Herrira hitzaldi bat emoteko konbidatua izan, orain arte. Oxford-eko genetisteak ADN frogakaz azaldu dau azken glaziazinoan Europa gehiena izotzez estalita egon zanean, gizakia desagertu zala ia Garonatik iparraldera. Garai haretan biziteko leku bakarrenetakoak Europan Iberiar Penintsula-Akitania ingurunea zan, Ukrania-Balkanakaz batera. Eta bi leku horreetatik abiatu zirala Bretainia Handia eta Irlanda populatu eben biztanleak dino ikerlariak.
Oppenheimerren tesi honek Municheko Unibertsitateko Theo Vennemann-en teoria indartzen dau, eta Theok euskerearen eta hizkuntza anglo-germanikoen artean proposatzen dituan hartu-emonei azalpen logikoa emoten deutse.
EHUko Biomics ADN Bankuko Sergio Cardoso eta Marian Mtez. de Pancorbo
EHUko ADN bankuko Biomics enpresako Marian Martinez de Pancorbok eta Sergio Cardosok arlo honetan egin dituen lanen barri emongo deuskue, zehazki, kantauri isurialdeko giza leinuek Europako mapa genetikoan daben garrantzia.
Gaur egungo laginak aztertuta eta Europako beste hainbat giza populazinoren inguruko datuakaz konparauta, ondorio nagusi eta argia atara dabe Marian eta Sergiok: orain 15.000-20.000 urte hemengo aterpera heldutako gizakiek garatu zituen ezaugarri genetikoak, neurri batean, egungo gizakien DNAn islatzen dirala. Holan DNA mitokondrialaren aldakortasuna aztertuz, babesleku franko-kantauriarreko populazinoek glaziazino osteko Europaren birpopulaketan izan eben inplikazinoa nabaria dala nabarmentzen dabe: Babesleku franko-kantauriarra Frantziako hego-mendebaldean hasi eta Kantauri isurialdearen ekialderaino zabalduko litzateke. Neurri handi batean, Stephen Oppenheimerren lanagaz bat egiten dau Marian eta Sergiok egindako azterketek.
Antonio Arnaiz
Genetika arloan lan mardula egin dauen Antonio Arnaiz be izango dogu hizlari maiatzaren 7an. Arnaizek 9 urtez Bretainia Handian egin zituan ikasketak eta orain Complutenseko irakaslea da, Biologian eta Medikuntzan lizentziau ondoren. 340 artikulu idatzi ditu, gehienak nazinoarteko aldizkarietan, immunologia, genetika eta hizkuntzalaritzeari buruz. Aurreko hizlariek bezela, ADN azterketa esanguratsuak egin ditu Antoniok estaduan zein atzerrian. Antoniok genetika lanak hizkuntzalaritza lanakaz buztartu ditu eta danetara, 9 liburu argitaratuak ditu.
Egin dituen azterketa genetikoen artean honako herri honeetakoak doguz: Euskal Herria (Arratia), Kantabria (Pasiegoak eta Cabuernigoak), Palestina, Argelia eta herri amerindiarrak (mayak, ketxuak, aimarak…).
Andelos, Xaho, bideoa eta Iruña Veleia
Arratsaldean Andelos herri erromatarra bisitauko da, bertan iberieraz idatzitako eta akaso euskerea izan daitekeen esaldi garrantzitsua topau zalako. Ondoren, Garesen barriro, esaldi horren esanahia aztertuko da.
Ondoren, etimologiari buruz lehenengoetariko liburu bat idatzi eban Agosti Xahoren jaiotzearen 200. urtea ospatuko dogu haren Aitor kantabriar kondaira liburuaren proposamen etimologiko batzuk gogoratuz.
Euskerearen jatorrian herri ekarpena gogoratzen dauen bideo bat emon ondoren, Arabako Iruñan azken urte honetan izan diran jazoera nagusiak gogoratuko dira biltzarraren amaieran.
Egitaraua
09:30 Harrerea, akreditazinoa eta liburuen erakusketea.
09:45 Agurra eta aurkezpena.
10:00 Marian Martinez de Pancorbo eta Sergio Cardoso: Los linajes genéticos de la población vasca hablan de su pasado.
10:45 Antonio Arnaiz: Genética y linguistica vasca: ibérico en Veleia y Pamplona.
11:30 Atsedenaldia
11:45 Stephen Oppenheimer: The Origins of the British and the Relevance for the Basque Country.
12:30 Mahai ingurua: La aportación de la genética al origen del euskera.
14:15 Bazkaria
17:00 Bisitaldia: Andelos herri erromatarra eta idazkun iberiarra.
18:30 Josu Naberan eta Bienvenido Mascaray: Andeloseko II. mendeko esaldiaren esanahiaz.
19:00 Agosti Xahoren jaiotzaren 2. mendeurrena: Aitor, kantabriar kondaira.
19:30 Bideo proiekzinoa: Euskal jatorrian herri kulturaren ekarpena.
19:45 Iruña Oka: azken urteko laburpena irudietan.
20:00 Biltzarraren amaierea.
Informazinoa eta izen emotea:
euskararenjatorria@gmail.com
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!