Itsaspeko Zinearen Nazioarteko 35. Zikloa martxan da Donostian
2011-04-26 14:58 BarriakItsaspeko Zinearen Nazioarteko 35. Zikloak hogeita hamahiru film eskainiko ditu hilaren 26tik 30era bitartean Donostian. Emonaldi guztiak Andia kaleko Kutxaren aretoan egingo ditue eta doban izango dira.
Itsaspeko Zinearen Nazioarteko 35. Zikloak hogeita hamahiru film eskainiko ditu hilaren 26tik 30era bitartean Donostian. Emonaldi guztiak Andia kaleko Kutxaren aretoan egingo ditue eta doban izango dira.
Itsasoaz eta itsasoan bizi diran espezien garrantzia aintzat hartzea da aurtengo zikloaren mezu nagusia. Egunotan ikusgai egongo diren film gehienek gizakiok itsasoan itxitako aztarnak izango ditue ardatz. Emonaldiak goizez eta arratsaldez izango dira, 11:00etan, 18:00etan eta 20:00etan. Aurten inozkoen lan gehien eskainiko dira, ganera.
Dokumental eta film guztien artean bi nabarmendu ditue antolatzaileek: The Cove eta Oceans. The Cove hilaren 27an emongo dabe, arratsaldez. Honek lan honek Oscar saria jaso eban 2010ean. Louie Psihoyos zuzendutako dokumentalak Japoniako Taijin-en urtero 23.000 izurde zelan hilten dituen erakusten dau. Psihoyos-ek isilean grabau behar izan zituan arrantzale japoniarrak. Oceans pelikuleak, ostera, lau urtez 50 lekutan grabautako irudiak batzen ditu, gizakiak eragindako suntsipena agirian itxiz. Oceans 28an emongo dabe, hau be arrastiz.
Orain arte zikloa izandakoa zinemaldi bihurtu gura dabe antolatzaileek; horregaitik, lehiaketea antolatu dabe aurten. Bost sailetan banatu da sariketea: film luzeak, film laburrak, sare bidezko film laburrak, diaporamak eta argazkiak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!