Leioako XI. Pop Rock Lehiaketeak baditu finalistak

Bizkaie! 2011-04-19 12:00   Musikea

Danetara, 119 talde aurkeztu dira eta horreetatik ondokoak izan dira aukeratutakoak: QUAOAR (Leioa), AVERNO (Leioa) eta ERO (Galdakao) Metal Sailean.

Pop Rock Sailean, barriz, BACKFLIP (Iruñea), LOVE DIVISION (Madril) eta LAST FAIR DEAL (Leioa) Pop Rock Sailean.

Aukeraketa-prozesu zabal eta interesgarri baten ondoren, Leioako XI. Pop Rock Lehiaketarako sei finalistak hautatuak izan dira. Danetara, txoko guztietako 119 talde aurkeztu dira eta horreetatik ondokoak izan dira aukeratutakoak:

- QUAOAR (Leioa), AVERNO (Leioa) eta ERO (Galdakao) Metal Sailean.

- BACKFLIP (Iruñea), LOVE DIVISION (Madril) eta LAST FAIR DEAL (Leioa) Pop Rock Sailean.

Leioako Udala saria (Herriko talderik onenari) AVERNO (Leioa) taldeak jaso dau, eta Euskara Zerbitzu saria (Euskerazko abestirik onenari) ERO (Galdakao) taldeak irabazi dau Malko izoztuak abestiagaz.

Kontuak kontu, finalistek zuzenean joko dabe Leioako San Juan 2011 jaietako egitarauaren barruan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu