Idiek tiraka joango dan urtea

Zigor Aldama 2009-01-19 14:12   Bidaide

Horoskopo txinatarrean, idia arratoiaren ondoren dator, eta urtarrilaren 26aren ostean, erabateko protagonista bihurtuko da. Munduko hiru biztanletik batek egingo deutso ondo-etorria idiaren urteari. Txinatar aroaren 4707 urtea da eta, oraingoan be, Bizkaie! Shanghain urte barri txinatarrari harrerea egiteko antolatutako ekimenetan egon da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Oraintsu hildako Mahmud Darwish, askok Palestinako poeta nazionaltzat joten dabena omenduko dabe Bilbon

Bizkaie! 2009-01-19 13:09

San Frantziskoko Udal Liburutegiak Mahmud Darwish poeta palestinar hil barriaren omenezko ekitaldia egingo dau martitzenean, urtarrilaren 20an. Bertan, Deustuko Unibersidadean irakasle laguntzaile dabilen Hithem Abdulhaleem psikologo palestinarrak eta Aït El Bouhali Bouchra errezitatzaile marokoarrak parte hartuko dabe.

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzeak Elika sartu dau erakunde laguntzaileen zerrendan

Bizkaie! 2009-01-19 11:28   Jan edanak

Igazko abenduaren 18an, Europako Batasuneko programako zuzendaritzeak onetsi egin eban lankidetza zerrendea zabaltzea eta, hautagaiak aztertu ondoren, Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazinoa izan zan aukeratuetako bat.

Ehundaka lagun Pakea Bizkaiari harrera beroa eskaintzen

Bizkaie! 2009-01-19 10:05   Euskaldunak munduan

Ehundaka lagunen harrerearen berotasunagaz sano emozionauta ikusi genduan Unai Basurko (Pakea Bizkaia), Vendee Globe bertan behera itxi behar izateagaitik triste baina etxera barkuagaz heltzeko modua izan dauelako pozik.

Australia

Joseba Terreros 2009-01-16 14:26   Zinema kritikak

Ez dago esan beharrik Australia maitasun sutsu baten istorioa dana; filmaren kartelari begiratu bat emon eta segiduan dakigu bi protagonista nagusiak alkarregaz maiteminduko dirana.

Ordenagailu bat erosten daben lagunen % 60k baino gehiagok ez daki zein dan bermealdia

Bizkaie! 2009-01-16 14:14

Ordenagailua da produktu nagusietako bat Euskadin produktu elektronikoen saltokietan egindako erosketetan. Zehatz esateko, euskal etxeetan % 51tan ordenagailu barria erosi dabe azken urteetan. Dana dala, nabarmentzekoa da ordenagailu bat erosi ebenen arteko % 60k baino gehiagok ez ekiala zein zan ordenagailuaren bermealdia.

Bilboko Euskalduna Jauregia handituko dabe

Bizkaie! 2009-01-16 13:50

Hasierako proiektua egin eban Federico Soriano arkitektoak berak proposatu dau ekimen barria. Urmaelaren alboan, beheko sarrera parean kanpoaldean dagoan espazioa aprobetxauko da, biltzarretarako erakusketa gunea handitzeko. Danetara, 16 miloe euro baino gehiago gastauko ditue.

Zientzia Gastronomikoen lehen Unibersidadea sortuko dabe Donostian 2011n

Bizkaie! 2009-01-16 13:18   Jan edanak

Donostiak Zientzia Gastronomikoen lehen Unibersidadea hartuko dau 2011. urtean, mota honetako lehen zentroa Espainiako Estaduan eta bigarrena Europa osoan.

Imanol Muruak irabazi dau Tene Mujika bekako saria

Bizkaie! 2009-01-16 11:57   sariak-autortzak

Imanol Murua Uria kazetari zarauztarrak irabazi dau Tene Mujika bekako saria, 'Loiolako hegiak' izeneko proiektuagaz. Holan erabagi eban aho batez Lorea Agirrek, Elixabete Garmendiak eta Pruden Garziak osoturiko epaimahaiak, deialdira aurkeztu ziran bost lanen artean.

Kulturearen Euskal Plana kultura politikearen eragile bilakatu da

Bizkaie! 2009-01-16 11:05

2004-2008ko Planaren epealdian, Kulturearen Euskal Behatokia, Kulturearen Euskal Batzordearen egitura operatiboa eta Etxepare Euskal Institutua sortu dira. Onartzeke geratzen da Arteen eta Kultur Industrien Euskal Institutua. Edozelan be, Planean aurreikusita egozan ekintzen % 85 bete dira.

'Sweeney Todd, Fleet kaleko deabru-bizargina' antzezlana itsuentzat egokituko dabe Arriagan

Bizkaie! 2009-01-16 10:10   Kulturea

Areto bilbotarrak eta ONCEk sinaturiko lankidetza-akordioari esker, gaur, urtarrilak 17, ikusteko urritasuna daben pertsonek 'Sweeney Todd' ikuskizunaz gozau ahal izango dabe AUDESEC audiodeskribapen-sistemeari esker.

AnHitz, euskeraz berba egiten dauen zientzia-aditu birtuala aurkeztu dabe Donostian

Bizkaie! 2009-01-15 17:20   Euskerea berbagai

Itziar Nogeras Elhuyar Fundazinoko zuzendari nagusiak azaldu dauenez, 'AnHitz proiektuaren helburua da personak eta gailuak alkarregaz komuniketako behar diran euskerazko hizkuntza-teknologiak ikertzea eta garatzea'

Bilboko Udalak Kultura 18 txartela lortzeko 600 bat eskaera jaso ditu

Bizkaie! 2009-01-15 13:42

2009an zehar 18 urte beteten dituenentzako (2.500 inguru) zuzendurik dagoan txartela da eta musika, zinema, dantza edo antzerki ikuskizunetara doban sartzeko aukerea emongo dau.

Olerti aldizkaria sortu eban Santi Onaindiak orain 50 urte

z 2009-01-15 11:49

Karmel aldizkariaren gehigarri moduan argitaratu eban Santi Onaindiak (Amoroto, 1909 - Euba, 1996) Olerti aldizkariaren lehen zenbakia 1959ko urtarrilean Zornotzako Larrean, oso-osorik poesiari emona.

Pakea Bizkaia datorren zapatuan helduko da etxera

Bizkaie! 2009-01-15 11:06   Euskaldunak munduan

Vendée Globen (Munduari bira belaz bakarka, eskalarik eta kanpoko laguntzinorik barik) parte hartu ondoren, Unai Basurko Getxora hurreratzen ari da apurka-apurka, eta datorren zapatuan, urtarrilaren 17an helduko da.

Laja trikitilariak diskoa atarako dau Mikel bikotekide barriagaz

Bizkaie! 2009-01-15 10:44   Musikea

Laja eta Mikelen bigarren diskoak, Non zuztarra, han adarra, zezeilaren amaieran edo martiaren hasieran ikusiko dau argia. Lajaren bikotea izandako Ramon Zubizarreta Landakanda pandero-jotzaileak kolaboratzaile moduan parte hartzen dau lan barrian.

Auguste Rodin eskultorearen zazpi lan ikusgai Bilboko Kale Nagusian

Bizkaie! 2009-01-15 10:43   Kulturea

La Caixak Bilboko Udalagaz batera sustatu dau 'Auguste Rodin Bilbon' izeneko erakusketea, 'Artea kalean' ekimenaren barruan antolatua. Helburua bakarra da, 'artista handien sorkuntza lanak jenteagana hurreratzea'.

EHUko doktore-tesi batek Pedro Salinas poetearen narratibearen garrantzia aldarrikatu dau

Bizkaie! 2009-01-15 10:09   Kulturea

Pedro Salinasek (Madril, 1891 - Boston, AEB, 1951) hainbat genero landu zituan, besteak beste, antzerkia, literatura-kritikea eta poesia. EHUn aurkeztutako tesiak Salinasen lan guztiak aztertu ditu autorearen lan narratibo osoa ikertu ahal izateko.

Aimar Olaizola pelotariak zabaldu dau txotx sasoia Astigarragan

Bizkaie! 2009-01-14 17:03

'Hau da Astigarragako aurtengo sagardo berria' esanez zabaldu dau ia 13 miloe litro sagardao egin diran aurtengo denporaldia pelotari nafarrak

Gipuzkoako sagardotegien arduradunak eta Astigarragako udaletxeko ordezkariak 2008ko uztako ezaugarriak aurkezteko prentsaurrekoan adierazo dabe azkeneko hiru hamarkadetako sagar uztarik onena izan dala aurtengoa Euskal Herrian; eguzkia neurrian eta tenperatura erregularra izan dalako.