AC/DC ikusteko 65 euro gehi banaketa-gastuak pagau beharko dira

Bizkaie! 2010-04-14 18:18   Musikea
Sarrerak apirilaren 22an jarriko ditue salgai

Sarrerak apirilaren 22an goizeko bederatzietan jarriko ditue salgai San Mameseko lehiatiletan eta, ordubete geroago, Interneten eta telefono bidez. Lehiatilan 15.000 sarrera jarriko ditue eskuragarri eta pertsonako lau erosi ahal izango dira.

Bagilaren 28an AC/DC taldeak San Mamesen emongo dauen kontzerturako sarrerak apirilaren 22an jarriko dituela salgai baieztau dau Last Tour International enpreseak, ekimenaren antolatzailea dan aldetik. Sarrerak goizeko bederatzietan jarriko ditue salgai San Mameseko lehiatiletan eta, ordubete geroago, Interneten eta telefono bidez. Lehiatilan 15.000 sarrera jarriko ditue eskuragarri eta pertsonako, gehienez, lau erosi ahal izango dira, 72,5 euroan bakotxa.

Sarrerak 65 euroan erosi ahal izango dira (banaketa gastuak gehituta 72,5 euro; El Corte Inglesekoak eta telefono eta Internet bidezkoak 73,5 euro).

Danetara, 40.000 sarerra inguru jarriko ditue salgai ondorengo bideetan: Ticketmaster (ticketmaster.es, 902 15 00 25, FNAC, Carrefour, Viajes Amaia, Halcon Viajes eta Bilboko Power Records), El Corte Ingles (dendak, Elcorteingles.es eta 902 400 222), Livenation ataria eta San Mamesko txarteldegiak.

San Mameseko sarrerei jagokenez, 5.000 harmailakoak eta 10.000 pistakoak izango dira eta eskudirutan ordaindu beharko dira, hau da, ez da kreditu-txartelik onartuko. Txarteldegian ilaran jarteko karrilak apirilaren 21ean 20:00etan jarriko ditue. Bizkaian salmenta-puntu gehiago jarrita eta San Mamesen 15.000 salduta sarreren erdia, gitxi gorabehera, sarrera gehienak Bizkaian saltzea bermatu gura dabe antolatzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu