Gipuzkoako historia ipuinen bidez
2010-06-08 15:44 KultureaHamaika liburuxka eta bi DVD-ROMez osotutako bilduma honen bidez 6 urtetik gorako gaztetxuei modu errazean Gipuzkoako historiaren hainbat zertzelada eskaini nahi jakez.
Kutsidazu bidea... EHNE eta Topagunearen eskutik
2010-06-08 15:16 Euskerea berbagaiUda honetan euskerea praktikau nahi daben mintzalagun edo berbalagunek, Bizkaian (Busturialdean eta Mungialdean) dagozan 17 baserritan izango dabe horretarako aukerea. Baserritarrek giro euskaldunean sartu eta euskeraz biziteko aukerea eskainiko dabe, baserriko lanetan laguntzearen truke.
Canine
2010-06-08 14:11 Zinema kritikakEz dot argudioa komentau gura, ze Canino filmak merezidu dau ikustea aurretik ezer ezagutu barik. Oso ondo eginda baitago gidoia, apurka apurka eta pistak eskainiz, ikusleak hasierako despistetik geroko argitasunera pausuz pausu eroaten gaituana.
Eric Sardinas eta Raimundo Amador, Getxoko XXII. Blues Jaialdiko izarrak
2010-06-08 12:43 MusikeaBagilaren 18tik 20ra, Eric Sardinas, Raimundo Amador, Bettye LaVette eta Music Maker Foundation izango dira Getxoko XXII. Blues Jaialdiko izarrak. Aurten, lehenengoz Getxoko Biotz Alai plazan egingo dira kontzertuak eta pagau egin beharko da sarrerea.
EAEko 8.048 ikaslek egingo ditue eguaztenetik aurrera unibersidadera sartzeko proba barriak UPV/EHUn
2010-06-08 10:29Ikasle horreetarik 7.192k (% 89,4) borondatezko fase espezifikoa be egingo dabe. Azken horreei beste 200 ikasle gehitu behar jakez, aurreko urteetan egin eben selektibidadea eta notea hobetzeko aurkezten baitira. Azterketak hiru egunetan egingo ditue, barikura arte.
Igaz baino 17 kartel gehiago aurkeztu dira Bilboko 2010eko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketara
2010-06-07 17:47Honezkero, Bilboko Udaleko Jai Batzordeak izentautako epaimahaiak aukeratu ditu 2010eko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketako sei lan finalistak. Aukeratutakoak hurrengo lanak dira: '¿Subes?', 'Con las mejores galas', 'Protagonista', 'Comiendo Bilbao', 'Descúbrelo' eta 'Ría-Jaia'.
Asa Larsson: 'sasoi batean, abroziduta bizi nintzan'
2010-06-07 15:50 sariak-autortzakAsa Larssonen literatureak menpekotasuna sortzen dauela zuk zeuk egiaztatu zeinke. Salmentei begiratzea besterik ez dago, egile suediar horrek inoiz amestu eban baino askoz altuagoak diranak. Gaur, Bilboko Liburu Azokan, Zilarrezko Luma jaso dau Ibone Bengoetxea kultur zinegotziaren eskutik.
'Urraska: Dantza jauziak Sagasetaren bidetik' AikoTaldearen multimedia edizinoa plazan
2010-06-07 15:43 KultureaLan potolo honetan, jauziak jantzen errepertorio oso bat jasoten da eta liburu batez, CD batez, DVD batez eta jantzarako pausuen poltsikoko gida batez osotzen da. Euskal folklorearen gai zehatz honen inguruan egindako ikerketa lanik sakonena da material hau eta Nevadako (Reno, AEB) Unibersidadeko Eusko Ikaskuntzen Zentroaren laguntzinoagaz argitaratu da.
Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa 2010 saria emongo dabe bihar
2010-06-07 14:26 sariak-autortzakEusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa 2010 Humanidade, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien sariaren epaia jakinarazoko dabe bihar, bagilak 8, eguerdiko 12:15ean hasita Euskadiko Kutxaren Donostiako egoitzan egingo dan ekitaldian, sariaren antolatzaileek iragarri dabenez.
Ion Barrocalek irabazi dau Bizkaiko Txapelketarako txartela
2010-06-07 12:48 BertsolaritzeaZapatu arrastian, 160 lagun inguru batu dira Zierbenako kiroldegian eta Ion Barrocalek jantzi dau txapela Koldo Tapiaren eskutik. Tapia euskera arduradun moduan ibili zan Santurtziko Udalean 80ko hamarkadan eta bertso eskolea sortu eben herrian. Hortik aurrera, Euskal Herriko Bertsozale Alkarteko idazkari nagusia izan da hainbat urtetan.
80 egunean
2010-06-07 12:24 Zinema kritikakMariasun Pagoaga debutantearen naturaltasuna miresgarria da. Benetazko jentea da pelikulan ageri dana, erraz ezagutu zeinken horreetakoa. Apaltasunez eta siniskortasunez kontauta, begiradeen pisuak eta alkarrizketen zintzotasunak laguntzen dabe istorioan sinistuarazoteko orduan.
Eusko Jaurlaritzeak ia 12,7 miloe euro erabiliko ditu enpresa, alkarte eta toki erakundeetan euskerea sustatzeko
2010-06-07 11:59 Euskerea berbagaiLourdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Gasteizen eskainitako prentsaurrekoan azaldu dauenez, krisi ekonomikoaren egoereak eragin dau aurrekontuaren murrizketea, eta laguntzei eusteko egindako aparteko ahalegina nabarmendu dau. Danetara, igaz baino 410.000 euro gitxiago zuzenduko dira arlo honetara.
Arantzazu Afrikagazko alkargune
2010-06-07 11:16Baketik, bake zentroak antolatuta, 2010eko bagilaren 7tik 12ra Arantzazu, Afrikagazko alkargune bilakatuko da. Afrikako independentzien 50. urteurrenean, Afrikari buruzko IV. aste honek lankidetzarako senidetzea eta berradiskidetzea Laku Handien eskualdean landuko dau.
300 bat lagun batu dira Arrasaten VI. Mintza Egunean
2010-06-07 11:04 Euskerea berbagaiTopagunea Euskara Alkarteen Federazinoak, AED Alkarteak eta Zahar Berri mintzapraktika egitasmoak antolatu dabe Euskal Herriko mintzapraktika egitasmoetako partaideak alkartzeko eta jai-egun entretenigarria euskeraz pasetako helburua dauen jaia.
Saltsa bizkaitarrari buruzko lehen liburu monografikoa argitaratu dau BBK-k
2010-06-04 15:50 Jan edanakBBKren 'Bizkaiko gaiak' bildumako azken liburua saltsa bizkaitarrari eskainitakoa da, 'Bizkaiak dauen enbaxadore unibertsalenari'. Jose Angel Iturbe sukaldaria eta Euskal Herriko Unibersidadeko (UPV/EHU) Ostalaritza Eskolako irakaslea da liburuaren egilea, eta saltsa famatu eta gozo honi buruz argitaratu dan lehen liburu monografikoa egin dau.
Bilboko XV. Eskola Antzerki Jaialdiaren amaiera ekitaldia Campos Antzokian egingo da domekan
2010-06-04 14:51 KultureaBilboko 21 ikastetxe publikok eta pribaduk -lehen eta bigarren hezkuntzako 309 ikaslek- parte hartu dabe lehiaketearen hamabosgarren edizino honetan. Euskeraz eta gaztelaniaz egindako 39 antzezlan aurkeztu dira. Ekitaldia 10:00etan hasiko da.
'Bake bila baikor. Erronka gaindigarria' mintegia Bilbon
2010-06-04 14:33Sabino Arana Fundazinoak, bere Gogoeta eta Alkarrizketarako Mintzagunearen barruan, 'Bake bila baikor' izenburuko mintegia antolatu dau. Jardunaldia datorren martitzenean, bagilaren 8an, egingo da Bilboko Euskalduna Jauregiko e aretoan, 19:30etan.
Done Jakue Bidea Euskadin sustatzeko ia 40 kultur jarduera batzen dituan programea aurkeztu dabe
2010-06-04 11:58 kulturbizProgrameak, besteak beste, kale antzerkia, kontzertuak, erakusketak, Done Jakueren bideak eta ipuin-kontalariak jasoko ditu. Antolatu diran 37 jardueren artean, sei Araban izango dira, zazpi Bizkaian, eta bederatzi Gipuzkoan.
Bilboko Udal Musika Bandak kontzertuak eskainiko ditu bagileko bariku guztietan
2010-06-04 11:46 MusikeaBilboko Udal Musika Bandak gaur, hiilak 4, Udaberriko Kontzertu denporaldiagaz jarraitzen dau Zabalguneko Eraikinean eta oraingoan, Pablo Sorozabal Donostiar konposatzailearen obrak zein erromantizismoko autore esanguratsua dan Franz Schubert Vienar konposatzailearen obrak interpretauko ditu.







Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...