Bidebarrieta Kulturguneak 'Darwinen Eguna' ospatuko dau
2010-02-08 17:18Bidebarrietako Liburutegiak hiru berbaldi eta mahainguru bat jasoko ditu datorren barikuan, zezeilak 12, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, orain 201 urte Charles Darwin jaio zan egunagaz bat etorriz mundu osoan ospatzen dan 'Darwinen Eguna' ospakizunaren barruan.
Sortu eta eragin!
2010-02-08 14:55Nafarroako euskaltzaleok, gure Gobernuaren babes juridiko, politiko eta ekonomikorik barik aurrera egin behar dogu. Gainera, kontziente gara, Gobernuak hiru plano horreetan orain ukatzen dauen babesa ezinbestekoa dala, gizartearen inplikazinoagaz batera euskerearen erabateko normalizazinoa lortuko bada.
Adin txikikoak eta Internet: arriskuak eta aholkuak
2010-02-08 14:34Zezeilaren 9a mundu osoan 2010eko Internet Seguruaren Nazinoarteko Eguna da, Interneten erabilera seguruaren aldeko Europako Sareak antolatuta. Aurtengo helburua adin txikikoak babeste aldera Interneten desegokiak diran eduki zein irudien zabaltzearen prebentzinoa da.
Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketea 2010
2010-02-08 14:15 BertsolaritzeaAurten, Arabako Bertsozale Alkarteak urteroko bertsolari txapelketea bi urtean behin egitea erabagi dau, eta tarteko urte horretan, modu herrikoi batean eta taldeka beste txapelketa bat antolatzea, bertsolaritzearen parte aktibo jente gehiago bihurtzeko, sarea handitzeko, eta erakusteko bertsolaritzea ez dala gitxi batzuen kontua.
Estitxu Arozenak Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan kantauko dau
2010-02-08 12:09 BertsolaritzeaGaresen jokatu zan pasa dan zapatuan, Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko azken saioa, finalaurrekoen atarikoa, hain zuzen be, eta kopla barik Estitxu Arozena izan zan nagusi, bi aldiz Nafarroako txapelduna izandakoa, hiru urteko atsedenaldi baten ostean barriro itzuli dana.
Hazkundea eta zabalkundea dira Elhuyarren helburuak datozan hiru urteetarako
2010-02-08 11:48 Euskerea berbagaiHazi eta zabaldu. Horreek dira Elhuyarren helburu korporatiboak, datozan hiru urteetarako. Elhuyar Fundazinoak gogotsu eta baikor ekin deutso 2010. urteari. Elhuyarren Patronatua 2009. urteko balorazinoa egiteko eta 2010. urteko kudeaketa-plana onartzeko batu da. Bilera horretan, 2009ko irailean amaitu eban V. Gogoeta Estrategikoaren aurkezpena egin dau.
David Ibarra: 'popetik rockera egin dogula esango neuke, lehenagoko gure jarrera eta estilora'
2010-02-08 11:31 BarriketanHarrobi taldeko abeslaria
Francis Xavier Pasionen 'Jay' filmak irabazi dau Zinegoak 2010
2010-02-08 11:09 BarriakMichele Philibert, Cossimo Santoro eta Gorka Cornejok osotu dabe Zinegoak, Bilboko Gay-lesbo-trans VII. Nazinoarteko Zinemaldiko epaimahaia, eta aho batez ebatzi dabe zuzendari filipinarraren obrea saritzea. Fikzinozkoa izan arren, zinema dokumentalaren mugan dagoala balorau eta txalotu dabe.
Ander Iturriotz izango da aurrerantzean Euskal Idazleen Alkarteko buru
2010-02-08 10:26 KultureaAnder Iturriotz (Ordizia, Gipuzkoa, 1961) izentau dabe EIE Euskal Idazleen Alkarteko buru, Irurtzunen (Nafarroa) joandako zapatuan egindako batzar nagusian. Fito Rodriguezen lekukoa hartuko dau Iturriotzek eta beragaz batera beste sei idazlek osotuko dabe EIEren Zuzendaritza Batzordea: Castillo Suarez, Aitor Txarterina, Juan Mari Apaolaza, Carmen Valois, Josu Jimenez Maia eta Iñaki Frierak.
'Barrebarrabarra' ekimena abiarazo dabe Getxon
2010-02-05 14:04 Euskerea berbagaiGetxoko Udaleko Euskera Sailak euskaltegietan euskera ikasten dabizan ikasleak izan ditue gogoan Barrebarrabarra jardunaldiak antolatzerakoan eta antzezlan bi izango dira egitarauko ardatz nagusiak: Euskarazetamol eta Xabinator.
Abizenak euskal grafiaz jarteko kanpainea abiarazo dau UEMAk
2010-02-05 13:36 Euskerea berbagaiUEMAko herrietako etxe guztietara helarazo dabe abizenak euskalduntzeko kanpainea; izan be, neguko UEMAren Berripaperean tarte bat eskaini deutsie kanpaineari, eta herritarrek beren postontzian jasoten dabe Berripapera.
Up in the air
2010-02-04 17:18 Zinema kritikakMuturreko eretxiak jaso ditu Up in the air lanak. Batzuentzat, zoragarria da; beste batzuentzat, kakazaharra. Nire ustez, ez bata, ez bestea. Egia da gustura ikusten dala eta planteamentu originala dauela, baina zorroztasuna eta umorea falta jakoz.
Elgoibarreko Udal Musika Bandearen 125. urteurreneko ekitaldiak martxan
2010-02-04 14:12 Musikea1885eko garagarrilaren 1ean sortu zan Elgoibarko Udalaren Musika Bandea eta, beraz, 2010ean Udal Musika Bandearen 125. urteurrena da. Urte horreetan guztietan, egoera gatx eta goxo ugari bizi izan ditu taldeak.
Pello Ramirezek 'Eskuz lurrari' izeneko bakarkako bigarren lana kaleratuko dau martian
2010-02-04 13:11 MusikeaPello Ramirez musikari eta konposatzaileak bakarkako bigarren diskoaren grabazino-lanak amaitu ditu Elkarreko estudioetan. Bigarren lan honen izenburua Eskuz lurrari izango da eta diskoa martiaren 25ean aurkeztuko da. Orain dala bost urte kaleratu eban Ramirezek bere lehenengo diskoa: Haize oihalak.
Bakeprozesua.org, bakeaz alkarrizketarako plaza publikoa
2010-02-04 11:06Bakea eta alkarbizitzan interesa daben pertsonek berba egin eta ekarpenak egin ahal izango ditue bakeprozesua.org blog kolaboratiboan bakea eta normalizazinoa lortze aldera lagun leikien gai orori eta helburu horreek lortzeko Lokarriren lanaren lehentasunei buruz.
Emakume etorkinei buruzko 'Giza Art' erakusketea Abanto-Zierbenan dago egunotan
2010-02-04 10:33 KultureaOraingo honetan, emigrazinoaren fenomenoari buruz bizkaitarrak sentsibilizetako Hibai Agorria argazkilari profesionalak zuri-baltzean egindako hogei irudi erakusten dira.
Keu Agirretxearen disko barria, doban
2010-02-04 09:40 MusikeaHilero abesti bana zabaltzea da asmoa, urtarrilean hasi eta urria bitartean. Abesti bakotxa eskuragarri ipiniko da Keu Agirretxea eta Hotsak webgunetan eta grabazinoari buruzko barriak Keu Agirretxea blogean jarraitu ahal izango dira testu, argazki, audio eta bideoaren bidez.
Pilar Zubiaurre: oihartzunik bako intelektuala
2010-02-03 17:45 LiteraturaPilar Zubiaurreren bizitza eta lanei buruzko liburua argitaratu dabe Garaiko Udalak, BBK eta Gerediaga Elkarteak, Nebraskako (AEB) Lincoln Unibersidadeagaz alkarlanean. Liburua zezeilaren 6an, eguerdiko 12:30etan aurkeztuko dabe Garaiko udaletxean.
Bilboko Museo Arkeologikoak Euskal Herriko arkeologiari buruzko azken ikerketen inguruko berbaldiak antolatu ditu
2010-02-03 17:08Bilboko Museo Arkeologikoak 'Iragana ezagutu: ikerketa arkeologikoak Euskal Herrian' izenburuko berbaldien zikloa antolatu dau. Berbaldiok zezeileko eguazten eta eguenetan izango dira, 19:00etatik aurrera, eta sarrerea dobakoa izango da.







Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...