Ignacio Martínez de Pisón eta Jordi Puntí idazleek abiatuko dabe 'Letrak eta futbola' mahainguru-zikloa

Bizkaie! 2011-05-04 18:33   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Athletic Club Fundazioak Letrak eta futbola izeneko mahainguru-zikloa antolatu dabe Bilboko Firu Liburutegian. Aurten, Ipuina jokaleku izango dabe berbagai hizlariek. Berbaldiak maiatzaren 5ean, 12an eta 19an egingo ditue, 19:00etan.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Athletic Club Fundazioak Letrak eta futbola izeneko mahainguru-zikloa antolatu dabe Bilboko Firu Liburutegian. Aurten, Ipuina jokaleku izango dabe berbagai hizlariek. Berbaldiak maiatzaren 5ean, 12an eta 19an egingo ditue, 19:00etan.

Literaturearen eta futbolaren arteko loturak alkarregaz topetako espazioa da Letrak eta futbola. Edizino honetan, Ignacio Martínez de Pisón, Jordi Puntí, Kirmen Uribe, Ray Loriga, Andrés Neuman eta Bernardo Atxaga idazleek parte hartu dabe, eta eurekaz batera, Koikili Lertxundi, Aitor Ocio eta Igor Gabilondo gaur egungo Athleticeko jokalariak eta Josu Urrutia jokalari izandakoa egongo dira.

Hiru saioetan, futbola narrazinogintza laburreko gai eta eszenatoki legez aztertuko dabe, Ipuina jokaleku lemapean. Lehenenengo mahai-inguruan, maiatzaren 5ekoan, Jordi Puntí eta Ignacio Martínez de Pisón idazleek eta Josu Urrutia Athleticeko jokalari ohiak parte hartuko dabe. Bigarren saioa euskeraz izango da, maiatzaren 12an, eta Bernardo Atxaga eta Kirmen Uribe batuko dira, Koikili Lertxundigaz eta Igor Gabilondogaz. Azkenengo ekitaldian (hilaren 19an) Ray Loriga eta Andrés Neuman izango dira, Aitor Ocio jokalariagaz.

Antolatzaileek jakinarazo dabenez, sarrerea dobakoa da saio guztietan, baina jarlekuen kopurua mugatua da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu