Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko I. Poesia Saria atondu dabe
2011-05-04 11:31 KultureaGipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura eta Euskara Departamentuaren bitartez, Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko I. Poesia Sariaren deialdia egin barri dau, Xabier Lete (1944-2010) poetea omentzeko asmoz. Obrak aurkezteko epea 2011ko irailaren 15era arte izango da. Sari bakarra egongo da, 10.000 eurokoa.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura eta Euskara Departamentuaren bitartez, Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko I. Poesia Sariaren deialdia egin barri dau, Xabier Lete (1944-2010) poetea omentzeko asmoz.
Gura daben idazle guztiek parte hartu leikie, euskeraz idatzitako lan originalak eta argitaratu bakoak (nahi beste) aurkeztuta. Edozelan be, aldizkarietan, antologietan edo sarean kaleratu diran poema bildumak be onartuko ditue, beti be bilduma horreen ehuneko hamarra baino gitxiago atara bada argitara.
Beharrak gai librekoak izango dira eta 800 lerro izan beharko dotue gitxienez. Lanetan izenburua eta egilearen ezizena aurkeztu beharko dira. Obrak aurkezteko epea 2011ko irailaren 15era arte izango da. Lanak helbide honetara zuzendu beharko dira: Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta Kalea 9, 20006 Donostia, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu behar dira.
Lehiaketearen antolatzaileek adierazo dabenez, sari bakarra egongo da, 10.000 eurokoa, hain zuzen be. Sariaren irabazlea 2012ko zezeilaren 1ean jakinarazoko da. Saritutako lana poesian espezializautako argitaletxe ospetsu batek argitaratuko dau. Aparteko bilduma bat sortuko da orain deitzen dan saria jasoten daben lanak argitaratzeko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!