Aramaion abiatu da Arabako Kuadriillarrteko Lehenengo Bertso Txapelketea

Bizkaie! 2010-02-22 09:43   Bertsolaritzea

Astegoienean, Izarra eta Aramaio izan ziran lehian. Gaia bakotxak bere herria eukalarik bertso politak entzun ziran. Aramaioren kasuan, gorriz jantzita, trikitixa, panderoa eta kajoiaren soinuagaz lagunduta 15 lagun ibili ziran kantuan. Izarrako taldean, baltzez jantzita, 3 lagun ibili ziran ederto asko bere herriaren barri emoten. Azkenean Aramaio taldeak irabazi eban lehiaketa honetako finalerdietarako txartela.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal kirolariak bikain Patagonian Expedition Race ospetsuan

Bizkaie! 2010-02-19 14:50   Euskaldunak munduan

Air Europa Bimont euskal taldea bigarren sailkatu da

Lasterketea Magallanes itsasartean hasi zan zezeilaren 9an eta kayak, mendiko bizikleta eta trekking eginez 600 kilometro ibili ondoren, Willimas Portuan amaitu zan, Suaren Lurra, Darwin Mendilerroa eta Beagle kanala zeharkatu ondoren.

Igartza Sarien XIII. edizinoan parte hartzeko epea zabalik dago

Bizkaie! 2010-02-19 14:23   Lehiaketak

Idazle gazteen lana promozionetako sorturiko Igartza Sariak 13. urtea beteko dau aurten eta, orain arteko irabazleen zerrendea ikusita, liburu arrakastatsuak eta ibilbide oparoa daben idazleak ezagutarazo ditu beka horrek. Lanak bagilaren 30a baino lehen bialdu behar dira Beasaingo udaletxera.

Aurten be, Esne-Bildotsaren Jaia ospatuko da Bilbon

Bizkaie! 2010-02-19 13:15   Jan edanak

Goizeko 9:30ean, Carlos Ibarrondo aditua Bizkaiko produktoreek ekarritako 40 esne-bildotsak burduntzian erreten hasiko da Plaza Barrian. Ondoren, 1.500 pintxo eskainiko dira 12:30etik aurrera. Pintxoak euro batean egongo dira salgai eta jasotako dirua Caritas erakundeari emongo jako.

Habana Sessions, Kepa Junkeraren lan barria, salgai

Bizkaie! 2010-02-19 11:07   Musikea

Lan horretan, musikari bizkaitarrak egindakoak diran eta lehendik ezagunak doguzan kanta batzuen 11 zati dagoz. Soinu txiki eta piano baten soinua baino ez dira entzuten lan barrian. Diskoa Kubako Habana urian grabau zan 2009ko apirilean. 'Kalidadea eta freskotasuna ganezka dituan album honek Kepa Junkeraren soinu txikia eta doinuak ditu'.

Natural Project taldearen 'Discontinuidad' disko barria plazan

Bizkaie! 2010-02-18 17:50   Musikea

Andoaindarren lan barria 11 abestiz osotuta dago. Taldearen bilakaerea atzemoten da kantu barriotan eta konposino prozesuan zuzeneko emonaldiak oso kontuan izan dituela igarten da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Udaltop II. topaketak apirilaren 21ean eta 22an

Bizkaie! 2010-02-18 16:55   Euskerea berbagai

Aurtengo topaketetan hainbat barrikuntza izan dira, nabarmenenak: bloga eta sare sozialak. Joan dan urtean Udaltop webgunea jarri zan martxan eta aurten bloga gehitu jako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hiru euskal ikasle-talde Espainiako First Lego League txapelketea irabazteko lehian

Bizkaie! 2010-02-18 14:16

Euskadi mailako sailkapen faseko talde irabazleak ondokoak izan dira: Mikrosak, Gasteizko Jesusen Bihotza Karmeldarren ikastetxekoak Robot Onenari saria irabazi eban; Overclock Axular, Donostiako Axular Lizeokoak, Proiektu Zientifiko Onenaren saria; eta Bideluze, Andoaingo La Salle Berrozpekoak, Robotaren Diseinu Onena eta Barrikuntza saria.

Mundua liluratuko dauen uria (eta II)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2010-02-18 13:32   Bidaide

Shanghaiko Erakustazoka Unibersalean gagozala aprobetxauta, Txinako uriburu ekonomikora etortekotan dagozanei zuzendutako gomendio batzuk emongo doguz.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

ACB Koparen harian, Bilbok hainbat kontzertu hartuko ditu

Bizkaie! 2010-02-18 13:22   Musikea

Eguenetik domekara bitartean, Betagarri, Akatz, Los Coronas, The Nu Niles, La habitacion roja, DePedro, Chaco Brodas eta Tote King taldeek joko dabe Kafe Antzokian San Miguel ACB Music Festival ekimenaren barruan.

Euskal gaiei buruzko ingelesezko bi liburu barri Center for Basque Studiesen eskutik

Bizkaie! 2010-02-18 10:35   Literatura

Julio Caro Barojaren 'The Basques' 'Euskal Klasikoak / Clásicos Vascos / Basque Classics' bildumako bosgarren liburukia da. Sabin Bikandiren lana, beste aldetik, Londoneko Unibersidadeko Goldsmiths College ospetsuan aurkeztu eban doktorego-tesia da: 'Alejandro Aldekoa: Master of Pipe and Tabor Dance Music in the Basque Country'.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Jokorako gaia al da?

Markues 2010-02-18 09:53   Begi betegarri

Lady Gaga izan da erregina hiru Brit sari jasota

Bizkaie! 2010-02-17 14:49   Musikea

Lady Gagak nazinoarteko disko onenaren saria 'The Fame' diskoagaitik, nazinoarteko musika emonaldi apurtzaileenaren garaikurra eta nazinoarteko emakume bakarlari onenaren saria irabazi ditu.

Fito&Fitipaldis taldeak hiru garaikur lortu ditu Espainiako Musikaren XIV. Sarietan

Bizkaie! 2010-02-17 13:53   Musikea

Musikearen Arteen eta Zientziaren Akademiak emoten dituan sarietan, musikari bizkaitarrak Kanta eta Disko Onenaren garaikurrak eta Produkzino Artistiko Onenaren saria eskuratu ditu 'Antes de que cuente diez' lanagaz eta izen bereko kanteagaz.

X. Zirkuituak 8 konpainiaren beste horrenbeste lan dakarz martira bitartean

Bizkaie! 2010-02-17 10:41   Kulturea

Zirkuituak aukerea eskaintzen deutse sortzaile eta antzerki eta jantza talde barriei, euren lanak eszenaratu eta jentaurrean aurkez daiezan. Gure uriko hainbat barrutitan, Bilbon sortutako azken proposamen freskoenak ikusteko gune ezin hobea da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Datorren ikasturteko ikasle barrien % 75ak D ereduan ikasiko dau

Bizkaie! 2010-02-17 10:15   Euskerea berbagai

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan 35.495 euskal ikaslek egin dabe aurrematrikulea Euskal Autonomia Erkidegoan eta, horreetatik, 18.240 ikasle barriak dira. Ikasle barri horreetatik 270ek euren zentroetan eskaintzen ez diran ereduak eskatu ditue.

Barrence Whitfield & Petti alkarregaz kantuan

Bizkaie! 2010-02-16 14:39   Musikea

Kanpotik gurera eta guretik kanpora, zubilana egitea ardatz dauen BloodyHotsak ekimenaren beste emoitza bat aurkeztu dabe gaur Bilbon. Oraingoan, Petti eta Barrence Whitfiled alkartu dira, Bera eta Boston.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Guggenheim Bilbaok bere bildumako lanakaz osotutako erakusketak dakarz

Bizkaie! 2010-02-16 11:20   Kulturea

Bilboko Guggenheim Museoak bere bilduma propioko lanak ezagutzera emoteko erakusketa bereziak antolatu ditu 'Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak' izenpean. Museoaren ibilbideko 13 urteotan erositako 62 artistaren 102 artelan dira danetara eta horreetako 19 aurkeztuko deuskuez datozen urteotan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Auto, Kiki eta Sascha Funkeren erritmoak Art After Dark saioan

Bizkaie! 2010-02-16 10:31   Musikea

Ohikoa dan legez, hilebetean behin, barikuetan 'Art After Dark izenpean, gaueko saio batzuk eskaintzen ditu Guggenheim Bilbao Museoak, Fever aretoagaz lankidetzan. Musika emonaldiak izaten dira Museoko Atrioan, eta aldi berean erakusketak bisitetako aukerea 18 urtetik gorakoentzat.