XVII. Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoko epaimahaia aurkeztu dabe

Bizkaie! 2011-04-29 13:00   Barriak

XVII. Fant, Bilboko Zinemaldi Fantastikoko epaimahaikideak aurkeztu ditue gaur prentsaurrean. Murnauren Fausto pelikuleagaz abiatuko da gaur maiatzak 2 jaialdia. Proiekzinoa Alondigako Golem zinema-aretoetan egingo da, 20:00etan, eta The Silent Band orkestreak zuzenean joko dau.

XVII. Fant, Bilboko Zinemaldi Fantastikoko epaimahaia aurkeztu dabe gaur prentsaurrean. Juan Zapater, BilbaoArte fundazinoaren zuzendariak; María Eugenia Salaverri kazetari eta idazlea; eta Luis Rosales, fantasiazko eta bidurrezko generoko Scifiworld multimedia proiektuaren zuzendariak izango dira aurteko epaimahaikideak.

Murnauren Fausto pelikuleagaz abiatuko da gaur maiatzak 2 XVII. Fant, Bilboko Zinemaldi Fantastikoa. Proiekzinoa Alondigako Golem zinema-aretoetan egingo da, 20:00etan, eta The Silent Band orkestreak zuzenean joko dau. Jaialdiko sekzino ofizialean Australiako, Hego Koreako, Txinako, Frantziako eta Alemaniako sei luzemetraia izango dira lehian.

Aurten, lehiaketan sei film luzek eta 15 film laburrek parte hartuko dabe. Ganera, zinegile handiei omenaldia egingo jake, esaterako, George A. Romero, Tod Browning edo Paul Naschy maisuei. Horrezaz gan, The Exorcist edo The housemaid film klasikoak eskainiko ditue, eta Otxarkoagako Udaltegian 2000-2010 hamarkadako erreferentziazko pelikulak ikusteko aukerea egongo da, Mundua izutu zuten 10 urteak zikloan.

Fant jaialdiaren edizino honen barrikuntza handiena egoitza aldaketea da, izan be Alondigako Golem zinema-aretoak izango dira zinemaldiaren erdigunea. Beste urte batzuetan legez, zine saioekaz batera, beste hainbat ekitaldi antolatu ditue: zuzeneko kontzertuak, tailerrak eta Fant zinemaldirako girotutako aisia guneak, besteak beste.

Zinemaldiko zine programazinoaren barruan, ume eta familiei eskainitako zine emanaldiak ere jaso dira. Eskolako umeei zuzenduta, bariku goizean eskainiko dan Fanteskola atalak jarraipena eukiko dau asteburuan TxikiFantegaz (Golem aretoetan eta Otxarkoagako Udaltegian). Atal horretan, Carlos Saldañak eta Mike Thurmeierrek zuzendutako Ice age 3: Dinosauroen jatorria marrazki bizidun filma ikusi ahal izango da, euskerazko bersinoan.

Aurntego Fantrobia saria Oskar Santosi emongo jako. 2010ean bere lehenengo luzemetraia, El mal ajeno, estreinau eban.

Sei lan aurkeztu dira Sekzino Ofizialeko lehiaketara: I saw the devil ( Kim Ji-woon); Thirst (Park Chan-wook); Una mujer, una pistola y una tienda de fideos chinos (Zhang Yimou); Sangre fácil filmaren remake-a (Cohen anaiak); Rubber (Quentin Dupieux); Griff the invisible (Leon Ford); Die Tür (Anno Saulek). Ohiturea danez, epaimahaiak aukeratutako filma barriro eskainiko da zinemaldiaren azken egunean, maiatzaren 8an, Golem zinema-aretoetan.

Sei film luzeez gan, hamabost film labur lehiatuko dira Fant Laburrean sailean. Aukeratutako lanen artean, Kote Camacho zuzendari euskaldunaren La gran carrera dago. Lanik gehienak europarrak dira, frantsesak eta alemanak, batez be, eta AEBetako sei dagoz, horreen artean, Bill Plymptonen The cow who wanted to be a hamburger.

Beste alde batetik, Nontzeberri Gauan (maiatzaren 7an, 20:30ean) nontzeberri.com kultur atariak antolatutako nazinoarteko Nontzefilmak On-line Zine eta Animaziozko Laburmetraien Lehiaketan aurkeztutako lanen artean aukeratutako metraje laburreko filmak ikusi ahal izango doguz. Lanak (asko jota hiru minutu eta erdikoak) erakundearen webgunearen bitartez aurkezten dira. Aurtengo edizinoan 125 lan aurkeztu dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu