Víctor García de la Concha: 'aginpidea autortzen ez jakon akademia batek nekez emongo ditu arauak'
2009-07-20 12:43 BarriketanRAEko zuzendaria
Gasteizera joan dira Euskal Herriko VI. Graffiti Lehiaketako hiru sariak
2009-07-20 11:43Lehenengo saria, 1500 eurokoa Rage eta Keros bikote gasteiztarrarentzat izan da 'Rage eta Kerosekin Mutriku salbu dago' lanagaitik.
Akademien arteko alkarlana sendotzea helburu, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizunetako ondorioa
2009-07-17 16:51 Euskerea berbagaiAkademietako buruek, hau da, Víctor García de la Concha, Xosé Ramón Barreiro, Joan Martí eta Andres Urrutia euskaltzainburuak azpimarratu dabe hizkuntza guztien arteko alkarbizitzearen garrantzia, baita herri guztien hizkuntza-ondarea jagotea eta babestea, ezinbestekoa dala.
Txina, Peru eta Euskal Herriko taldeak Getxoko 25. Folklore Jaialdian
2009-07-17 16:44 KultureaOhi bezela, saioak Algortako Biotz Alai plazan izango dira eta 22:00etan hasiko dira. Sarrerea dobakoa izango da, antolatzaileek jakinarazo dabenez.
195 Erakunde barrik eskuratu dabe Bai Euskarari Ziurtagiria krisi garaian
2009-07-17 16:16 Euskerea berbagai 40.000 lagun baino gehiago dabilz Bai Euskarari Ziurtagiriaren eraginpean laneanAzken urtean be, krisi garai betean, 195 entidade barrik lortu dabe Bai Euskarari Ziurtagiria. Gutiérrezen ustez, emoitza horreek lortu dira euskeran inbertiduteak onurak dakartsozalako enpreseari.
Ikus-entzunezkoen sektoreko euskal enpresa nagusietako batzuk Canneseko MIPCOMen izango dira datorren urrian
2009-07-17 15:44 BarriakOraingoan, euskal ordezkaritzea enpresa honeek osotuko dabe: 3Koma, Baleuko, Expressive, Flying Apple, MediaBost, Pausoka, Retelsat, Western Films, Somuga, Audiovisual 21, K 2000, Moztu Filmak eta Donostia Films.
Bilbao Arte eta Kultura udako ikastaroen X. edizinoa arrakastatsutzat jo dau UPV-EHUk
2009-07-17 15:18 jardunaldiak 700tik gora ikaslek jaso ditue puntako irakasleek eskainitako maisu-eskolak, tailerrak eta berbaldiakKultura eta gizartean espezializautako ikastaro honeetan artea, jantzea, musikea, zinea, arte eszenikoak, komunikazinoa, literaturea, hezkuntzea, uria, baita krisi ekonomikoa be, alderdi eta modu desbardinetan jorratu dira, betibe kritikea eta hausnarketea jarduera praktikoagaz buztartuz.
Portugaleteko XXXV. Nazinoarteko Folklore Jaialdia garagarrilaren 19tik 25era
2009-07-17 11:47 KultureaPortugaleteko eta Euskal Herriko Nazinoarteko 35. Folklore Jaialdia garagarrilaren 19tik 31ra bitartean egingo da aurten eta Errusia, Hegoafrika, Txina, Peru, Armenia eta Zelanda Barriko taldeek parte hartuko dabe Portugaleteko Elai-Alai dantza taldeagaz batera.
Bilboko eta Vareseko udalek musika talde barrien emonaldiak alkartrukatzeko hitzarmena sinatu dabe
2009-07-17 10:57 MusikeaSopelanako eta Bilboko gazteek osoturiko Rise to Fall metal taldea izango da lehenengoa, izan be, Vareseko Summerfest jaialdian joko dau garagarrilaren 25ean, eta horren trukean, Italiatik Juliet's Crying taldea etorriko da Bilbora.
Ehundik gora umek parte hartuko dabe BilbaoMusikak udaleku musikalen lehen txandea amaitzeko antolatutako ikuskizunean
2009-07-17 10:37 MusikeaAzken hiru urteetan izan dauen arrakastea ikusirik, esperientzia hau errepetidu egin dau BilbaoMusikak, 4 eta 12 urte bitarteko eskola-umeentzat zuzenduriko ikastaro honeekaz, opor garaian musikearen mundua ezagutzeko aukerea emonez eta euren edadeko ganerako umeakaz hartu-emonetan egoteko aukerea eskaintzen jakelarik.
Euskaltzaindia, laurogeita hamar urte geroago: euskara, herri-erakunde
2009-07-17 10:11 Euskerea berbagaiHasiera-hasieratik izan zuten argi Azkueren inguruan batu ziren euskaltzaleek zer egin behar zuen euskararen akademiak: bateko, euskararen ikerketa eta batasuna bultzatu, eta, besteko, gizarte-erabilera sustatu. Sortu ere, bi alor sortu zituzten euren zereginetan: IKER eta JAGON, egun ere bere horretan dihardutenak.
Ondarroako Liburu eta Disko Azokea zabalik izango da garagarrilaren 17tik 26ra bitartean
2009-07-16 16:49 KultureaItsasaurreko plazak Ondarroako Liburu eta Disko Azokea hartuko dau garagarrilaren 17tik garagarrilaren 26ra bitartean. Hogeita bi erakusmahai jarriko ditue argitaletxeek euren produktuak erakusteko eta 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik aste bitartean, asteburu eta jaiegunetan 21:30ean zarratuko badira be.
Jet Lag Bio 09-k 6.000 bisita baino gehiago izan ditu maiatzaren 26tik
2009-07-16 14:42Jet Lag Bio 09 Bilbao Urban Expressions ekimenaren webguneak 6.000 bisita baino gehiago erregistrau ditu joan dan maiatzaren 26an jaialdiaren aurkezpena egin zanetik. Jet Lag Bio-k jaialdiaren gaineko informazino zehatza eskaintzen dau www.bilbaojetlag.net web-orrian, bai eta www.hiriak09.bilbaojetlag.net blogean be.
Nekazaritza Ekologikoaren eta Energia Barriztagarrien IV. Azokea Getxon
2009-07-16 14:09Algortako San Nikolas plazan egingo da aurten be IV. Nekazaritza Ekologiko eta Energia Barriztagarrien Bio Getxo izeneko azokea; datorren zapatuan, hilaren 18an egingo da. Azokan 60 stand egongo dira, 21 nekazarigaz, gehienak Euskal Herrikoak.
Euskalduntasuna gizarteratze-elementu bat da AEBetako euskal komunitateentzat, EHUn egindako tesi baten arabera
2009-07-15 16:51 Euskaldunak munduanTesiaren egilea Clara Urdangarin Liebaert da eta hauxe da lanaren izenburua: 'Bailando 'Jauzi' bajo barras y estrellas: Una etnografía del Zazpiak Bat Group of Dancers de Reno, Nevada'. Ikerketa hori egiteko, Renon egon zan Clara Urdangarin 2003ko zezeiletik 2004ko urtarrilera arte.
Bailen kalean finkatu da Aste Nagusiko bertoko taldeen pop rock erakustaldia
2009-07-15 15:53 MusikeaLehiaketara aurkeztutako 56 talde horreen artean, 2009ko Aste Nagusiko bertoko XXIV. pop rock erakustaldiak hamasei talde aukeratu ditu. Horreetatik bostek daukie emakumeren bat taldean eta batek abesten dau euskaraz: Ana Guadalupek.
Paco Roca komiki Komiki Sari Nazionalak egin dau Getxoko VIII. Komiki Azokearen kartela
2009-07-15 11:52 KultureaZemendiaren 27tik 29ra, zortzigarren urtez, Komiki eta Manga Azokeak biñetearen mundua ekarriko dau Getxora. Igaz bezela, Areetako Geltokia plazan azokearen karpea kokatuko da eta Erromoko Santa Eugenia plazan, Mangaren Gunea.
Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia Bilbon
2009-07-15 11:25 Euskerea berbagaiGaragarrilaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egingo da Bilbon, Akademiaren egoitzan. Egun horretan, Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartuko ditu Euskaltzaindiak.
'Urdaibairen XXV. urteurrena' izeneko erakusketea Ondarroan
2009-07-15 11:17Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantzu sailak antolatu dau erakusketea Urdaibaiko Biosfera Erreserbea sustatzeko, abenduaren 7an hogeita bost urte beteko diralako Unesco-k esparru hori Biosfera Erreserba moduan izentau ebanetik.
Euskal Herriko Gazte Orkesteak Sopelanako Udako Musika Zikloan joko dau
2009-07-15 10:41 Musikea EGOren kontzretua garagarrilaren 28an izango da Urko KiroldegianSopelanako Udako Musika Zikloa hurrengo garagarrilaren 27an hasi eta hilaren 30era arte izango da. Musika emonaldiak arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango dira, San Pedro eleizan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...