Aitzol Aramaio zinema zuzendari ondarrutarra hil da

Bizkaie! 2011-04-26 11:24   Barriak

Aitzol Aramaio (1971, Ondarroa) zinema zuzendaria hilda topau eben zapatuan bere etxean. Antza danez, lo egoala bihotzekoak jota hil zan. 2003an Terminal film laburrari esker sari ugari irabazi zituan. Luzemetraia bakarra egin eban, Unai Elorriagaren SPrako tranbia nobelan oinarritutako Txokolalate apur bat.

Aitzol Aramaio (1971, Ondarroa) zinema zuzendaria hilda topau eben zapatuan bere etxean. Antza danez, lo egoala bihotzekoak jota hil zan. Legorretan bizi zan azkenengo urteetan, bikotekidea eta hiru urteko alabeagaz, baina egunotan Ondarroan egoan oporretan.

Aramaiok Andoaingo Zinema eta Bideo Eskolan egin zituan lehenengo zinema ikasketak; ostean, Urnietako Saroben Zuzendaritzea eta Gidoigintzea ikasi eban. 1999. urtean Los Angelesera (AEB) jo eban Julia pelikulan zuzendari laguntzaile lana egiteko. 2000tik aurrera ETBrentzat eta hainbat enpresarentzat programak eta spotak grabau zituan. Kepa Junkera, Mikel Urdangarin, Mikel Laboa, Berri Txarrak, PLT eta Platero y tú taldeentzako bideoklipak egin zituan.

2003an Terminal film laburrari esker sari ugari irabazi zituan hainbat jaialditan, besteak beste, Berlinen eta Venezian. Film luze bakarra egin eban Aramaiok, Unai Elorriagaren SPrako tranbia nobelan oinarritutako Txokolalate apur bat (2008). Hector Alterio, Julieta Serrano, Daniel Brühl eta Barbara Goenaga izan ziran filmeko protagonistak.

Zapatuan omenaldia egingo deutsie Aramaiori, Ondarroako Jai-Brian tabernan, 17:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu