Pello Ramirezek 'Eskuz lurrari' izeneko bakarkako bigarren lana kaleratuko dau martian

Bizkaie! 2010-02-04 13:11   Musikea

Pello Ramirez musikari eta konposatzaileak bakarkako bigarren diskoaren grabazino-lanak amaitu ditu Elkarreko estudioetan. Bigarren lan honen izenburua Eskuz lurrari izango da eta diskoa martiaren 25ean aurkeztuko da. Orain dala bost urte kaleratu eban Ramirezek bere lehenengo diskoa: Haize oihalak.

Bakeprozesua.org, bakeaz alkarrizketarako plaza publikoa

Bizkaie! 2010-02-04 11:06

Bakea eta alkarbizitzan interesa daben pertsonek berba egin eta ekarpenak egin ahal izango ditue bakeprozesua.org blog kolaboratiboan bakea eta normalizazinoa lortze aldera lagun leikien gai orori eta helburu horreek lortzeko Lokarriren lanaren lehentasunei buruz.

Emakume etorkinei buruzko 'Giza Art' erakusketea Abanto-Zierbenan dago egunotan

Bizkaie! 2010-02-04 10:33   Kulturea

Oraingo honetan, emigrazinoaren fenomenoari buruz bizkaitarrak sentsibilizetako Hibai Agorria argazkilari profesionalak zuri-baltzean egindako hogei irudi erakusten dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Keu Agirretxearen disko barria, doban

Bizkaie! 2010-02-04 09:40   Musikea

Hilero abesti bana zabaltzea da asmoa, urtarrilean hasi eta urria bitartean. Abesti bakotxa eskuragarri ipiniko da Keu Agirretxea eta Hotsak webgunetan eta grabazinoari buruzko barriak Keu Agirretxea blogean jarraitu ahal izango dira testu, argazki, audio eta bideoaren bidez.

Pilar Zubiaurre: oihartzunik bako intelektuala

Bizkaie! 2010-02-03 17:45   Literatura

Pilar Zubiaurreren bizitza eta lanei buruzko liburua argitaratu dabe Garaiko Udalak, BBK eta Gerediaga Elkarteak, Nebraskako (AEB) Lincoln Unibersidadeagaz alkarlanean. Liburua zezeilaren 6an, eguerdiko 12:30etan aurkeztuko dabe Garaiko udaletxean.

Bilboko Museo Arkeologikoak Euskal Herriko arkeologiari buruzko azken ikerketen inguruko berbaldiak antolatu ditu

Bizkaie! 2010-02-03 17:08

Bilboko Museo Arkeologikoak 'Iragana ezagutu: ikerketa arkeologikoak Euskal Herrian' izenburuko berbaldien zikloa antolatu dau. Berbaldiok zezeileko eguazten eta eguenetan izango dira, 19:00etatik aurrera, eta sarrerea dobakoa izango da.

KZgunea saritu dabe proiektu ona izateagaitik

Bizkaie! 2010-02-03 17:04

Telekomunikazinoen eta Informazino Gizartearen Erabiltzaileen Espainiako Alkarteko (AUTELSI) sarien epaimahaiak Informazinoaren Gizartea Garatzeko Proiektu edo Ekimen Onenaren Saria emon deutso Eusko Jaurlaritzako KZguneen sareari. Sariak datorren zezeilaren 25ean emongo dira, Madrileko Kasinoan.

Jose Antonio Echeniquek eta Itziar Larrinaga musikologoak jasoko dabe Donostiako Orfeoia-EHU Saria

Bizkaie! 2010-02-03 14:04   Musikea

Musika-ikerkuntzea sustatu eta musika-sorkuntza arloan jarduera nabarmenak omendu gura dituan sari honek bederatzigarren edizinoa beteko dau aurten.

Mundua liluratuko dauen uria (I)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2010-02-03 11:38   Bidaide

Bizkaie Shanghaiko Erakusketa Unibersalean egon da

Ahaztu Zaragozan orain dala urte bi antolatu ebena. Shanghaiko Erakusketa Unibersala eta ha ez dira ezta antzekoak be. Ez garrantzian, ze txinatarra unibersala da eta espainiarra internazionala izan zan, ezta tamainuan: asiar erraldoiko uriburu ekonomikoa Aragoiko uriburuan antolatu zana baino 20 bider handiagoa izango dan ekimena preparetan dabil.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

HPS aholkularitzea eta kolaborazinoa eskaintzeko prest takografoaren kasuan

Bizkaie! 2010-02-03 11:36   Euskerea berbagai

Takografoaren diskoan data euskeraz jarrita izatearen ondorioz Guardia Zibilaren isuna jaso dauen kamiolariaren kasuak zeresana emoten jarraitzen dau. Eusko Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak adierazpena plazaratu dau horren harira, bere aholkularitzea eta kolaborazinoa eskaintzeko prest dagoala azalduz.

Kultura katalana ardatz, gaur hasiko da Parisen 2010 Expolangues Azokea

Bizkaie! 2010-02-03 10:28   Kulturea

Gaur zabalduko ditu ateak Parisen Expolangues Azokearen hogeita zortzigarren edizinoak hizkuntza eta kultura katalana ardatz hartuta eta 'Katalana, 10 miloe europarren hizkuntza' lelopean.

Abadiñoko Udalak bardintasunean oinarritutako jaien aldeko bereizgarriak emongo ditu gaur San Blas egunean

Bizkaie! 2010-02-03 10:02

Abadiñoko Udalak 'Jai parekideen alde' goiburua daben bereizgarriak banatuko ditu San Blas jaietan. Ekintza hori Abadiñoko Udaleko Bardintasun Arloagaz batera egindako kanpaina baten barruan dago, eta jaiak bardintasunez gozetea dau helburu. San Blasetako egun nagusia gaur, zezeilak 3, da, nekazaritzako eta abeltzaintzako tradizinozko azokea egiten dan eguna

Elekak ItzulpenFlow izeneko zerbitzua jarri dau martxan

Bizkaie! 2010-02-02 16:31

ItzulpenFlow itzulpen-prozesuko lan-fluxu osoa kudeatzen dauen aplikazinoa da. Mikroenpresa eta freelance-ei zuzenduta dago, nahiz eta enpresa txiki eta ertainek be erabili leikien.

ETB1eko ikus-entzunezko itzulpen-lanen azterketea egin dau Josu Barambones Zubiriak

Bizkaie! 2010-02-02 14:49   Euskerea berbagai

EIZIEko kide eta EHUko irakasle Josu Barambones Zubiriaren doktore-tesiak ikus-entzunezko euskerazko itzulpengintzearen alorrean dagoan hutsunea bete nahi dau. Lanaren izenburua 'La traducción audiovisual en ETB1: Estudio descriptivo de la programación infantil y juvenil' da.

'Film Sozialei buruzko Jaialdien Topaketea' egingo da Bilbon, lehenengoz

Bizkaie! 2010-02-02 14:12

Kultura, Communication y Desarrollo (KCD) izeneko Garapenerako Gobernuz Kanpoko euskal Erakundeak antolatu dau topaketea zezeilaren 2tik 4ra, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz, eta munduko bazter guztietako (India, AEB, Mexiko, Nikaragua, Maroko, Espainia, Kuba, Guatemala) jaialdiak eta erakundeak batuko ditu.

Bake eta Berradiskidetzearen Gernika Sarietara hautagaiak aurkezteko epea zezeilaren 15era arte luzatuko da

Bizkaie! 2010-02-02 10:22

Sarietako batek bakearen alde modu anonimoan lanean ibili diranen eginkizuna saritu nahi dau, eta besteak, liderrak, pertsona ezagunak edota erakunde garrantzitsuak sarituko ditu, gatazkak konpontzen ahalegindu eta etorkizunari begirako berradiskidetze prozeduretako oinarriak jarteagaitik nabarmendutakoak.

'Bosteko 10' arte garaikideko erakusketa ibiltaria Leioan abiatu da

Bizkaie! 2010-02-02 09:59   Kulturea

Leioako (Bizkaia) Kultur Leioa aretoan estreinau da 'Bosteko 10' arte garaikideko erakusketa ibiltaria, aurten bere 13. edizinoa beteten dauena. Bertan, gaur eguneko artearen barruan Bizkaiko artista garrantzitsuen lanak batuko dira.

Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain barriak izentau ditu

Bizkaie! 2010-02-02 09:18   Euskerea berbagai

Urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak Donostian egindako osoko batzarrean, ohorezko euskaltzain barriak izentau zituan, danetara 11: Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete.

Mariella Devia sopranoak errezitaldia emongo dau Bilboko Arriaga Antzokian

Bizkaie! 2010-02-01 14:47   Musikea

Nazinoarteko opera eta kontzertuen zirkuituan bakarlari ezaguna da Devia sopranoa, eta munduko agertoki nagusietan abestu dau; ohiko konbidatua da Milango Alla Scala Antzokian, Londresko Covente Garden-en, New Yorkeko Metropolitan-en eta Carnegie Hall-en, Pariseko Opera Nazionalean edo Amsterdameko Concertgebown-en.

Ikuskizun barri bi estreinauko dira aurtengo Dantzaldian

Bizkaie! 2010-02-01 14:18   Kulturea

Kukai Dantza Konpainiak, zazpi jantzari eta hiru musikarigaz, bere lan barriaren estreinaldia egingo dau aurtengo Dantzaldian, 'erro tradizionaleko jantzea jantza garaikideagaz buztartuz'. Ekitaldiak Campos Eliseos antzoki barria zabalduko dau martiaren 12an, 20:00etan.