Bidaiaren inguruko erakusketea edegi dabe Balmasedako Boinas La Encartada museoan
2011-04-14 14:05 KultureaBidaiariak/Viaggiatori/Viajeros erakusketea edegi barri dabe Balmasedako Boinas La Encartada museoan. Sardiniako Casa Falconeri ikerketa-etxeko laborategian garatutako proiektua dauka oinarri. Bagilaren 26ra arte egongo da zabalik.
Bidaiariak/Viaggiatori/Viajeros erakusketea edegi barri dabe Balmasedako Boinas La Encartada museoan. Sardiniako Casa Falconeri ikerketa-etxeko laborategian garatutako proiektua dauka oinarri. Bagilaren 26ra arte egongo da zabalik.
Bidaiaren ganeko ikuskera jakin batetik sortu da Bidaiariak/Viaggiatori/Viajeros proiektua, bidaia esperientzia fisiko, kontzeptual eta sensorialtzat hartuta. Casa Falconieri zentroko laborategian garatu, erakutsi, sortu, lan egin eta esperimentau daben artisten arteko hartu-emonetik sortu da hori ikuskera berezia. Casa Falconieri ikerketa etxea 1992an sortu zan, Sardinia ugartean, eta nazinoarteko erreferentziazko zentro bihurtu da. Esperimentazinoa da gunearen kudeaketearen oinarria.
Kontzeptu barritzaileak abiapuntu hartuta, Europan dabil aspaldi Casa Falconieri, eta onespen berezia lortu dau. Izan be, bere filosofiak kontzeptuak aldatu egiten ditu, etenbeko bilaketea eta esperimentazinoa dau helburu.
Balmasedan ondoko bidaiari honeen lanak edagoz ikusgai: Gabriella Locci (Casa Falconieriko zuzendaria), Francesco Alpigiano, Simone Dulcis, Giovanna Secchi, Roberto Puzzu, Andrea Spiga, Antonio Mallus, Rafael Angulo, Jorge García eta Ignacio Llamas. Danetara, hogeita hamar obra batu ditue.
Bidaiariak/Viaggiatori/Viajeros erakusketerako sarrerea dobakoa da. Ordutegia: martitzenetik barikura, 10:00 — 14:00 eta 16:00 — 19:00; zapatuetan, 10:30 — 19:00; eta, domeketan, 11:00 — 15:00.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!