Nathan Fake musikagile britainiarra zuzenean, Bilboko Guggenheim Museoan
2011-04-14 12:44 MusikeaNathan Fake musikagile ezaguna izango da protagonista nagusia Bilboko Guggenheim Museoak antolatutako Art After Dark egitarauaren saio barrian, apirilaren 15ean. Damien DJ-ak eta Fever klubeko Ojospintadosek be kontzertua eskainiko dabe.
Nathan Fake musikagile ezaguna izango da protagonista nagusia Bilboko Guggenheim Museoak antolatutako Art After Dark egitarauaren saio barrian, apirilaren 15ean. Gauerdi aldera, britainiarrak Drowning in a Sea of Love disko barriko abestiak eskainiko ditu.
Fakek Erresuma Batuko musika elektronikoaren izar bihurtu da, eta arrakasta itzela lortu dau bere lehenengo diskoagaz. Norfolkeko musikagilearen aurretik Damien DJ-ak (Agustín Gómez Cascales) emonaldia eskainiko dau. Shangay Express aldizkari ospetsuko erredaktoreburua da eta Madrilgo Museo Chicote tabernako DJ egoiliarra. Barikuko Art After Dark saioko lehenengo kontzertua, dana dala, Ojospintados Bilboko Fever klubeko DJ egoiliarrarena izango da, 22:00etan.
Bilboko Guggenheim Museora doazenek erakusketak ikusteko aukerea eukiko dabe, 22:00etatik 01:00etara, DJ-en musikea entzuten daben bitartean. Museorako sarrerearen truke Fever kluberako dobako txartela be emongo deutsie, gau horretan bertan 00:00tik aurrera erabilteko.
Bariku honetako saioan, Kaosa eta klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936 eta Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection aldi baterako erakusketak bisitau ahal izango ditue.
Sarrerak (18 urtetik gorakoentzat): 12 € publiko orokorra eta 8 € Museoaren Lagunak. Daborduko, sarrerak salgai dagoz Museoko txarteldegian eta www.guggenheim-bibao.es webgunean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!