Enkore taldeak irabazi dau Gaztearen XX. Maketa Lehiaketea

Bizkaie! 2011-04-14 14:30   Musikea

Enkore taldea izan da Gaztearen XX. Maketa Lehiaketako talde irabazlea. Talde bilbotarrak 6.000 euro, bideoklip baten grabazinoa eta Bilbao BBK Live jaialdian joteko aukerea irabazi ditu. Entzuleen Saria, barriz, Arratiako Larregi taldearentzat izan da. 2.000 euro eskuratu ditu.

Enkore taldea izan da Gaztearen XX. Maketa Lehiaketako talde irabazlea. Talde bilbotarrak 6.000 euro, bideoklip baten grabazinoa eta Bilbao BBK Live jaialdian joteko aukerea irabazi ditu. Entzuleen Saria, barriz, Arratiako Larregi taldearentzat izan da. 2.000 euro eskuratu ditu.

Maketa Lehiaketako epaimahaiak ondorengo arrazoietan oinarritu dau erabagia:

Enkore talde bilbotarrak musikari belaunaldi barri bat ordezkatzen dau. Belaunaldi horrek lehen aldiz bizi ditu laurogeiko hamarkadan Kalifornian sortutako hardcorearen xarma melodikoa eta erritmoak. Enkorek kantu zuzenak, erraz gogoratzen diran leloak eta kontu handiz txertatutako koruak aurkezten ditu. Hardcore melodikoari etorri handiz eta freskotasunez heltzen deutsie eta abiadurea, rocka eta harmoniak buztartzeko gaitasun handia erakutsi dabe.

Bestalde, Larregi taldeaz ondorengoa esan dabe epaimahaikideek:

Ez da harritzekoa Lemoako laukoteak Entzuleen Saria irabaztea, primeran ordezkatzen baititu rock euskaldunaren jokera erritmikoak eta melodikoak. Konposizino soiletatik abiatzen badira be, abesti-proiektu bakotxa erritmoa, melodia eta rock buztarketa orekatu eta egokiagaz amaitzen dau taldeak. Erraz gogoratzeko moduko kantuak dira eta erritmo erdien eta azkarren artean mobiduten dira. Azken batean, rockari heltzen deutsie bere zentzurik zabalenean, konposizino bakotxaren indarrean oinarrituta.

Bestalde, Gaztearen XX. Maketa Lehiaketan aitatzekoa izan da jentearen parte-hartzea. Azken hilebetean atari bereziak 100.000 bisita izan ditu eta ia 9.000 boto jaso dira danetara Entzuleen Sarirako hautaketan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu