Zinema Euskaraz programea EAEko herri eta eskoletara zabalduko dabe

Bizkaie! 2011-04-14 15:05   Barriak

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Zinema Euskaraz programea zabaldu egin gura dau, zine-aretoetara heltzeaz gan, EAEko udalerri eta eskoletara be pelikulak euskeraz eroan nahi ditu eta. Udalerriek eskura eukiko ditue Bilboko, Donostiako eta Gasteizeko zine-aretoetan ikusgai dagozan pelikulak.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Zinema Euskaraz programea zabaldu egin gura dau, zine-aretoetara heltzeaz gan, EAEko udalerri eta eskoletara be pelikulak euskeraz eroan nahi ditu eta. Ekimenaren helburua herritarrei zinema euskeraz ikusteko aukerea emotea da, eta euskerea kultura eta gizarte-erabilpeneko hizkuntza lez sustatzea.

Udalerriek eskura eukiko ditue Bilboko, Donostiako eta Gasteizeko zine-aretoetan ikusgai dagozan pelikulak. Filmak gazteleraz eta euskeraz aldi berean heltzen dira zirkuito-komertzialetara. Egitasmoak harrera ona dauka, arduradunek nabarmendu dabenez. Eta ikastetxeetan, Zineskola programeari esker, ikasleek zineaz gozau ahal izango dabe. Ganera, unidade didaktiko bereziak atondu ditue filmak lantzeko.

Hainbat pelikula dagoz aukeratzeko, besteak beste: Jainkoez eta Gizakiez (Des hommes et des dieux), Cannes-eko Jaialdiaren aurtengo Epaimahaiaren Sari Nagusia; Lurralde Debekatua (Crossing over); Neds; Mundu hobe batean (In a better world), Atzerriko Film Onenaren Oscar saria aurtengo edizinoan eta kategoria berean Urrezko Globoa; edo, Eztia (Bal), Berlingo Jaialdiko 2010eko Film Onenarentzako Urrezko Hartza.

Zinema Euskaraz egitasmoak bost jarduera ipini ditu martxan adin guztietako ikusleek zinea euskeraz ikusteko: zine-aretoetako estreinaldiak, DVDen salmentea, Interneteko streaminga, udalerrietako zine-aretoak eta eskolak. Streamingaren bidez, berbarako, www.kulturklik.net eta www.eitb.com webguneetan 30 film baino gehiago doba ikusi daitekez. Orain arte gehien ikusi diran pelikulak umeei zuzendutakoak dira: Glup, Baso ilunean, Cristobal Molon, Txirri eta Mirri eta Txiribiton, eta Betizu eta urrezko zinzarria.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu