Amorebieta-Etxanoko Udalak urte birik baten deitzen dauen Aita Santi Onaindia Ikerketa Bekea 12. deialdira heldu da

Bizkaie! 2011-04-18 12:41   sariak-autortzak

2009ko deialdian Miren Ibarluzeak eroan eban bekea, literatur itzulpenaren kritikaren ganeko ikerketea egiteko. Lan horren emoitzea orain argitaratu dabe Zornotzako Udalak eta Labayru Ikastegiak, Literatur itzulpenaren kritika. Lehen pausoak: dibulgazio-kritikaren azterketa izenburuagaz.

XI. Santiago Onaindia Bekea irabazi dauen lanaren aurkezpena eta XII. edizinorako deialdia egin dabe oraintsu David Latxaga, Zornotzako alkateak; Miren Dobaran, BFAko Euskara Sustatzeko zuzendariak; Miren Ibarluzea, lanaren egileak, eta Adolfo Arejita, Labayru Ikastegiko zuzendariak.

2009ko deialdian Miren Ibarluzeak eroan eban bekea, literatur itzulpenaren kritikaren ganeko ikerketea egiteko. Lan horren emoitzea orain argitaratu dabe Zornotzako Udalak eta Labayru Ikastegiak, Literatur itzulpenaren kritika. Lehen pausoak: dibulgazio-kritikaren azterketa izenburuagaz.

Itzulpen-praktika handia da gurean, itzulpenaren teoria eta kritika, ostera, ez doaz maila berean adierazo dau Miren Ibarluzeak. Horregaitik, ikerketa honetan egileak egoerearen argazkia egiteko lehenengo pausuak ezarri ditu, euskerara itzulitako literatur testuen dibulgazino-kritikearen azterketearen bitartez. Hasteko, itzulpen-kritikearen egoerearen barri emoten dau, gero metodologia eta oinarri teorikoa azaldu, eta amaitzeko emoitzak aurkeztu ditu.

Miren Ibarluzea Santisteban (Mungia, 1984) Itzulpengintza eta Interpretaritzan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia masterra dauka, eta master-tesi moduan aurkeztutako lana da hemen plazaratutako ikerketea.


Hurrengo deialdia zabalik

2011ko deialdia be iragarrita dago. Euskal literaturako gaien gaineko ikerketa-egitasmoak garagarrilaren 1era arte aurkeztu daitekez. Behin ebatzia emonda, urtebeteko epea eukiko dau bekadunak lana egiteko eta 9.000 euroko saria. Lana, ganera, argitaratu egiten da.


Orain arteko ibilbidea

Beka honen lehenengo deialdia 1989an egin zan, Aita Santi hil eta lasterrera, haren omenez. Aurten zabaldu barri dana kontuan hartuta, hamabi deialdi egin dira honezkero. Lan guztiak, ostera, ez dira burutu; azkeneraino heldu diranak zortzi dira. Zortzirok argitaratuta dagoz Aita Santi Onaindia Beka sortan.

Euskal literaturako gaiak lantzen ditue danak, ha ta guzti be guztiz ikuspegi eta adar desbardinetatik oratuta dagoz: idazle jakinen gaineko azterketak, literatur genero baten historia, literatur kritikea eta literatur sistemea eta abar.

Halako bekak ez dira asko unibersidadetik kanpora, horregaitik estimatzekoa da Zornotzako Udalak egiten dauen ahalegina. Beka honek diru-saria ezeze, bigarren sari bat be badauka gainera, lana argitaratu egiten dalako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu