Leioako Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2011-04-15 13:04 Euskerea berbagaiLeioako Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen barri bat sinatu dabe, oraintsu egin dan herriko toponimia ikerketearen emoitzak batuko dituan liburua argitaratzeko.
Leioako Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen barri bat sinatu dabe, oraintsu egin dan herriko toponimia ikerketearen emoitzak batuko dituan liburua argitaratzeko. Hitzarmena Eneko Arruebarrena alkateak eta Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkariak sinatu dabe.
Azken urteotan, herriko toponimia berreskuratzeko eta normalizetako lanean dabil Leioako Udala eta sinatutako hitzarmena prozesu horreen pausu barria izango da. Izan be, 2009an Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu eben, herriko toponimia sendotzeko. Orain lana eginda dago, eta horrek hainbat aldaketa eragin ditu herriko kale, plaza, parke eta bestelako lekuen izenetan. Aldaketa horreek guztiak jasoten dituan udalerriko mapa barria argitaratu dau Udalak, eta herritarren artean banatu. Liburu bat argitaratzea izango da lan honen emoitza barria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!