'Eremu urriko hizkuntzen babesa Europan' liburua argitaratu dau Eusko Jaurlaritzak
2011-04-14 18:30 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Eremu urriko hizkuntzen babesa Europan: hamarkada berri baterantz izenburuko liburua argitaratu dau. Liburuaren jatorrizko edizinoa ingelesez kaleratu zan: Minority Language protection in Europe: into a new decade.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Eremu urriko hizkuntzen babesa Europan: hamarkada berri baterantz izenburuko liburua argitaratu dau. Liburuaren jatorrizko edizinoa ingelesez kaleratu zan: Minority Language protection in Europe: into a new decade. Ordutik, hizkuntza gehiagotan kaleratu da, eta orain euskeraz eta gaztelaniaz argitaratu dabe.
Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak liburuaren aurkezpenean esan lez, askotan ez gara konturatzen euskerea ez dagoela bakarrik munduan, eta Europan beste hizkuntza asko dagozala antzeko egoeran. Erakundeak eta itunak badira hizkuntzon alde jarduten dabenak, Euskal Herritik aparte bere bai, nabarmendu dau. Alberto Lopez Basaguen Zuzenbide Konstituzionaleko katedradun eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren Aditu Batzordeko kidea eta Patxi Baztarrika Andoaingo euskara teknikaria eta Hizkuntza Politikarako sailburuordea izan zana be aurkezpenean izan dira.
Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren aurreko sasoia, Gutunaren garapena bera eta etorkizunerako erronkak aztertzen dira liburuan. Bost ataletan dago banatua liburua: Eskualdeko edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europa Gutunaren aurretik; 1998-2008 arteko esperientzia: Gutuna ezartzea; 1998-2008 arteko erronkak: Gutuna berrestea; 1998-2008 arteko esperientziak; eta 2008tik aurrera: hamarkada berri baterantz. Europar Batasunean eremu urriko 60 bat hizkuntza berba egiten dira. Danetara, 46 miloe europarrek erabilten ditue, europarren % 10 inguru.
Eskualdeko edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna 1992an onartu zan, hizkuntzok babestu eta sustatzeko. 31 estaduk izenpetu dabe orain arte; horreetatik 23k berretsi egin dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!