Honezkero salgai Trilok Gurtu Band taldeak Bilbon emongo dauen kontzerturako sarrerak

Bizkaie! 2010-01-26 11:44   Musikea

Datorren hilaren 8an, Trilok Gurtu Band taldeak kontzertua emongo dau Arriagan Bilbao 700 Fundazinoaren 365 Jazz Bilbao programearen barruan eta honezkero salgai dagoz sarrerak, mota guztietako erritmoak nahasten dituan konpositore eta perkusionista honen saiorako.

Irekia jaio da

Bizkaie! 2010-01-26 11:04

'Administrazio gardenagoa eta parte-hartzaileagoa bultzatu nahi dauen tresna bat da Irekia, aldi berean alkarlana garatu nahi dauena herritarren eta Jaurlaritzearen artean'.

Iratxe Esnaolak irabazi dau Zubikarai nobela saria

Bizkaie! 2010-01-26 10:34   sariak-autortzak

Iratxe Esnaola Aldanondo donostiarrak irabazi dau Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai nobela laburren lehiaketea 'Galerna' izenburuko lanari esker. Berak jasoko ditu sariaren 5.400 euroak eta udabarrian kaleratuko dau eleberria Elkar argitaletxeak.

Scorpions taldearen agurra aurten

Bizkaie! 2010-01-25 17:29   Musikea

Scorpions taldeak 2010ean agur esango deutse zaleei. Berrogeita bost urteko ibilbideari amaierea jarri nahi deutso talde alemaniarrak eta, horretarako, azken diskoa atara eta bost kontinenteak zeharkatuko dituan bira erraldoia egingo dau. 'Sting in the tail' lan barria martian argitaratzea espero da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

EHUko Carlos Maria Romeo Casabona irakaslea 'honoris causa' izentau dabe Brasilen

Bizkaie! 2010-01-25 16:33   Euskaldunak munduan

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Zuzenbide Penaleko katedradun eta Zuzenbidea eta Giza Genomako katedrako zuzendari Carlos Maria Romeo Casabona honoris causa doktore izentau dabe Brasileko Minas Gerais Estaduko Pontifícia Universidade Católica-n (PUC Minas).

Agerre Teatrok David Azurza tenorea protagonista dauen 'Doltza' estreinauko dau

Karolina Almagia 2010-01-25 14:37   Kulturea

'El Quijote'-n oinarrituta dago eta Maite Agirrek igazko udan Mozambiken atondutako antzezlanaren bertsino barria da

'Doltza. Dultzinea Quixote vs Teresa Panza' da Agerre Teatro taldeak Errenteriako Niessen aretoan aurkeztuko dauen antzezlanaren izenburua. Estreinaldia datorren zezeilaren 6an eta 7an izango da, 20:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Loiuko Urdaneta ikastetxeko Alberto Figueroa ikasleak lortu dau EHUn jokatutako Matematikako Olinpiadearen lehen saria

Bizkaie! 2010-01-25 14:20

Figueroaren ostean, Ana Elorza Donostiako Usandizaga Institutuko ikaslea eta Carmelo Renobales Bilboko Begoñako Andra Mari ikastetxekoa sailkatu dira eta Valladoliden martiaren 25etik 28ra arte egingo dan Olinpiadearen estadu mailako fasean parte hartuko dabe hirurek.

Inoiz baino sari gehiago III. Huezineman

Bizkaie! 2010-01-25 12:15   Barriak

Huhezinema urtero egiten diran euskal film labur interesgarrienen erakusleihoa da, eta 2010eko apirilaren 27tik 29ra egingo da Huheziko fakultadean (Eskoriatzan) eta Debagoienan.

Edorta Jimenez, Josune Muñoz eta Igor Estankona: 'antologia hau topikoen kontra doa'

Bizkaie! 2010-01-25 11:47   Barriketan

Euskal poesia erotikoaren antologiaren egileak

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Bakearen aldeko Astea Bilbon, uriak bakearen kultureagaz dauen konpromisoa zabaltzeko

Bizkaie! 2010-01-25 11:45

Bakearen aldeko Astea egingo da urtarrilaren 25etik 31era 'Sortu bakerako guneak' goiburuagaz, eta aste hori antolatuz, Bilbok bat egiten dau aurten be urtarrilaren 30ean Mahatma Gandhiren hilketearen inguruan eta haren mezu ez-bortitzaren inguruan egiten dan oroimenagaz.

Arkaitz Goikoetxea eta Xabier Legarreta bikain Nafarroako txapelaren bila

Bizkaie! 2010-01-25 10:58   Bertsolaritzea

Astegoienean hasi dan txapelketan, Aizaroz eta Sunbillako saioak irabazita Arkaitz Goikoetxea eta Xabier Legarreta zuzenean sailkatu dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskadiko Soinuak Midemera doa

Bizkaie! 2010-01-22 14:55   Musikea

Musikako profesionalen nazinoarteko topagunerik garrantzitsuena da Cannes-en egiten dan Midem azoka. Euskadiko Soinuak programa sortu zanetik urtero joan izan da bertara eta aurten be hala egingo dau. Urtarrilaren 23 eta 27 artean ospatuko da Cannesen eta Midem-en 44. edizinoa eta Euskadiko Soinuakek parte hartuko dauen bederatzigarrena izango da.

Jose Lezarraga 'Petiso' izango da Farolin eta Gurutze Beitia Zarambolas 2010eko Bilboko Aratusteetan

Bizkaie! 2010-01-22 14:15

1984ko Aratusteetan ezarri zen lehenengoz Farolin eta Zarambolasen epaiketa Bilbon, Inauteri tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz.

Errukibako natureak pobreenak joten ditu beti

Markues 2010-01-22 11:20   Begi betegarri

Eroskik Consumer Corpusaren eskaintza egin deutso Euskaltzaindiari

Bizkaie! 2010-01-22 09:38   Euskerea berbagai

Consumer aldizkariaren 12 urteetan argitaratutako testuetan dago oinarrituta corpusa, eta lau hizkuntzatan emoten ditu emoitzak (euskerea, katalana, galiziera eta gaztelania). Elhuyar Fundazinoak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak garatu dabe corpusa Eroskirentzat.

Badator Zinegoak 2010

Bizkaie! 2010-01-21 14:56   Zinemea

Zinegoak aurten urtarrilaren 29tik zezeilaren 6ra izango da upealako eskaintzeagaz: film luzeak 14 izango dira, lehiaketan 13; dokumentalak 8, danak lehiaketan; film laburrak 30, danak lehiaketan; 8 lan OFF Zinegoak-en (lehiaketaz kanpo); eta '20 urte Harresirik gabe' sesio berezian film luze bat.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Frenetikodrome' izenburua daroan bigarren diskoa preparetan dagoz Governors taldekoak

Bizkaie! 2010-01-21 13:56   Musikea

Haritz Harreguyren estudio barrian egingo ditue grabazinoak eta diskoak hamar kanta barri izango ditu. Lanak martiaren amaieran ikusiko dau argia Oihuka diskoetxearen eskutik.

A serious man

Karolina Almagia 2010-01-21 13:54   Zinema kritikak

Coen anaien talentoa barriro azalarazoten da film honetan. Fargo, O Brother edo Quemar Después de Leer lako tituluakaz konpara daiteke, nahiz eta gatz apur bat falta aurrekoen parean egoteko. Ez da egin daben onena, baina leiala da euren umore puntuagaz, euren uniberso erdi absurdoagaz.

ZuTaGu sare sozial barria Elurneten eskutik

Bizkaie! 2010-01-21 11:57

Elurnet enpreseak Zutagu ezagutza konpartidutea helburu dauen sare sozial barria aurkeztu dau. Asmoa da ezagutza partekatzeko prest dagozan lagunak batzea, goi ikasketak dituenak, gai zehatz bateko profesionalak zein aisialdian intereseko gaiak beste batzuekaz konpartiduteko gogoa dabenak.

Topaguneak Euskera Alkarteen Mobimentuaren ganeko hausnarketea egiteko jardunaldiak antolatu ditu

Bizkaie! 2010-01-21 09:14   Euskerea berbagai

Jardunaldiok datorren zapatuan, urtarrilaren 23an, egingo dira Durangoko Landako Elkartegian eta 100 lagun alkartzea aurreikusten da, danak be mobimentuko kide. Euskera alkarteen 25 urteko ibilbidea aztertuz ekingo jako zapatuko saioari.