Haur Literatura Aretoa Lekeition

Bizkaie! 2011-04-08 12:57   Kulturea

Bosgarren urtez jarraian, Lekeitioko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Lekeitioko Udal Liburutegiak Berbaro euskera alkarteagaz alkarlanean, Haur Literatura Aretoa antolatu dabe, Lekeitioko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeei eta gazteei zuzenduta.

Bosgarren urtez jarraian, Lekeitioko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Lekeitioko Udal Liburutegiak Berbaro euskera alkarteagaz alkarlanean, Haur Literatura Aretoa antolatu dabe, Lekeitioko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeei eta gazteei zuzenduta. Egitasmoak 4.639,22 euroko aurrekontua dauka eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak diruz lagunduko dau.

Literatura areto honen helburu nagusiak ondokoak dira:

• Umeen artean euskerearen erabilerea eta euskal literaturearen zabalkundea bultzatzea.
• 3-12 urte bitarteko umeak literaturearen mundura modu aktiboan hurrerazotea.
• Irakurketa eta idazketeari begira umeek dituen galderei erantzuna emon: zelan egiten dan liburu bat, ilustrazinoak, idazlearen lana, argitaletxearen lana...

Holan ba, HH eta LHko ikasleek hainbat ekintzatan parte hartuko dabe: ipuin antzeztua, erakusketa girotua, antzerkia, idazleakaz solasaldia...

• Haur hezkuntzea (3-6 urte)

- Ipuin antzeztuak (Amama lo dago): Karrika antzerki taldeak hiru liburutan oinarritutako ipuinen kontaketea egingo dau. Aurtengo gaia: Ipuin tradizionalak eta aukeratutako liburuak:

Barbantxo.
Martixio asmatzailea.
Birgantxaren ordaina.

- Erakusketa girotua.

• Lehen hezkuntza 1. eta 2. mailak (6-8 urte)

- Antzerkia (Txorimaloak ba al du bihotzik?): Karrika antzerki taldeak aurtengo Haur Literatura Aretorako preparautako antzerki emonaldia eskainiko deusku.
- 2010. urtea biodibersidadearen urtea dala kontuan hartuta, gai hori hartu dabe oinarritzat antzerkia sortzeko.
- Erakusketa girotua.


• Lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailak (8-12 urte)

- Idazleakaz alkarrizketak: ikastetxe bakotxak aukeratutako liburuaren egileagaz solasaldia izango dau.
- Liburu erraldoia.
- Erakusketa girotua.

Egitasmoa apirilaren 7tik 14ra bitartean egingo da (ekintzak leku desbardinetan egingo dira; ikusi egutegia).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu