Trikuharri taldeak 'Galtzagorriei to, Inaxito' bertso-antzerkiaren DVDa eta ipuina aurkeztu ditu

Bizkaie! 2011-04-08 11:04   Bertsolaritzea

2003an bertsolaritzea umeakana hurreratzeko asmoz buztartu zituan bertsoa eta antzerkia Trikuharri taldeak. Ibilbide honen azken emoitzea da Galtzagorriei to, Inaxito! bertso-antzerkia eta horren haritik produzidu diran DVDa zein ipuina.

2003an bertsolaritzea umeakana hurreratzeko asmoz buztartu zituan bertsoa eta antzerkia Trikuharri taldeak. Ibilbide honen azken emoitzea da Galtzagorriei to, Inaxito! bertso-antzerkia eta horren haritik produzidu diran DVDa zein ipuina.

Joan dan 8 urtean hiru bertso-antzerki produzidu ditue Trikuharri taldeko kide diran Ibai Esoainek, Xabier Sukiak eta Gorka Tolosak. Hirurak ala hirurak bertso-eskoletako ekinbidetik datozenak.

Trikuharri taldea aitzindari dogu Euskal Herrian plazaz plaza haurrentzako bertso-antzerkiak eskaintzen. Ibilbide horretan, hiru bertso-antzerki gauzatu ditue: lehenengoa, Inaxitoren ametsak; bigarrena, 1, 2, 3… Inaxito!, eta azkena Galtzagorriei to, Inaxito!.


Umeentzako euskarri barriak

Plazaz plaza eskaintzen dan bertso-antzerkiaren gozamenagaz jarraitzeko, azken emonaldiari lotzen jakon DVDa eta ipuina gauzatu ditu Trikuharri taldeak. Euskal mitologia ardatz harturik, antzerkiaren bidez ikusten dana berrekarteko aukerea emoten dau ipuinak Alai Zubimendiren ilustrazinoakaz. DVDan, barriz, Trikuharri taldearen ibilbide txikia eta hirugarren lanaren emoitzea aurkezten da: antzerki emonaldia bera, bertsoak, jolasak eta protagonistei egindako alkarrizketak topauko ditu erabiltzaileak.


Galtzagorriei to, Inaxito!

Inaxitoren laguntzinoagaz Euskal Herriko mitologia ezaguteko aukerea izango dau DVDa eskuartean dauenak: Basajaun, Lamiak, Anbotoko Anderea… Trikuharri taldearen sorkuntzak ezagutu eta bertsoaren bitartez jolasteko aukerea emon nahi izan dabe. Bakarrik, lagunakaz, familiagaz, nahi danagaz ikusiz eta entzunez gozetako.

- Zelan eskuratu daitekeen: www.lanku.com denda digitalean eta ohiko liburudendetan.

- Salneurria: DVD 15 euro eta liburua 10 euro.

- Argitaratzaileak: Trikuharri Taldea eta Lanku bertso zerbitzuak.


Informazino gehiago:

http://www.lanku.com/euskara/azken-berriak/galtzagorriei-to-inaxito

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu