'Piercing I' Liu Jian txinatarraren filma irabazle AnimaBasauri zinemaldian
2011-04-08 14:15 BarriakFilm luze onenaren saria jaso dau Liu Jian zuzendari txinatarraren Piercing I lanak VII. AnimaBasauri-AnimaBasque Nazioarteko Animazio Jaialdian. Film laburrei jagokenez, Gilles Cuvelier frantsesaren Love Patatek irabazi dau sari nagusia.
Film luze onenaren saria jaso dau Liu Jian zuzendari txinatarraren Piercing I lanak VII. AnimaBasauri-AnimaBasque Nazioarteko Animazio Jaialdian. Film laburrei jagokenez, Gilles Cuvelier frantsesaren Love Patatek irabazi dau sari nagusia.
Epaimahaiak sari berezi bi emon ditu: bata, Aleksa Gajic eta Stevan Djordjevic serbiarren Technotise-edit and I luzemetraiari, eta bestea Sam Orti Marti valentziarraren Vicenta metraje laburreko filmari. Karratu sailean Guillermo Garcia Carsiren Doomedek irabazi dau saria.
AnimaBasauri-AnimaBasque zinemaldiak 35 herrialdetako 126 lan eskaini ditu apirilaren 1etik 7ra bitartean. Basauriko Social Antzokia jaialdiaren egoitza nagusia bada be, Bilbon eta Leioako Campusean be hainbat emonaldi egin ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!