Mamba Beat laukoteak 'The' diskoa argitaratu barri dau

Bizkaie! 2011-04-07 15:45   Musikea

Mamba Beat talde bilbotarrak diskoa barria argitaratu dau, The izenekoa, Bartzelonako Tsunami Music diskoetxeagaz. Zapatuan, hilaren 9an, Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dabe The, 22:00etan.

Mamba Beat talde bilbotarrak diskoa barria argitaratu dau, The izenekoa, Bartzelonako Tsunami Music diskoetxeagaz. Lan barriko lau kantak jantzan egiteko eta burua astintzeko konbita dira. Zapatuan, hilaren 9an, Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dabe The, 22:00etan.

Mikel Pirisek, Migel Comasek, Andeka Marinak eta Igor Imazek osotzen dabe Mamba Beat. Jantzarako musika elektronikoa egiten dau laukoteak, The Dance, (The) Life, The Faith eta Gaua abesti barrietan agiri dabenez. Ehun kontzertutik gora eskaini ditu Mamba Beatek, beste talde batzuekaz batera, berbarako, La Phaze, We Are Standard, Le Peuple De L'Herbe edo Capsulagaz.

Zapatuko aurkezpenaren ostean, hitzordu gehiago ditue bilbotarrek, bestek beste, Donostiako Le Bukowski klubean, maiatzaren 14an, eta Gasteizeko Ibu Hots aretoan, 20an.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu