Zentsureak jotako artistak protagonista 'Zentsura At!' jaialdian
2009-11-23 13:24Urtero legez, musikea, erakusketak, berbaldiak eta filmak eskainiko ditu Zentsura At!, Bilboko jaialdi honek, zentsura mota guztiak salatzeko eta hori sufridu behar izan daben artistei babesa emoteko asmoz.
Lain taldeak maitasunari eskainitako disko pikantea kaleratu dau
2009-11-23 13:11 MusikeaTaldearen lehenengo diskoa, Lain izenekoa, sortzailea da eta, hamahiru kanten artean, bertsino bi agiri dira: bata, jakina, Zure doinua; Bestea, Mikel Laboaren Haika Mutil kantearena, kantagintza barriaren eragilerik garrantzitsuenari omenalditxua eskaintzeko helburuz egindakoa.
Fredi Paia: 'antxina sentimentu kultural osoagoa egoan, continuum kulturala zan nagusi'
2009-11-23 11:09 BarriketanIkertzailea, bertsolaria, idazlea...
Sustrai Colina eta Unai E.T.rriaga estralurtarra lehenengo
2009-11-23 10:03 BertsolaritzeaSustrai Colina zapatuko irabazlearen eta beste guztien baimenagaz protagonista bana egon dira astegoieneko saio bakotxean: Igor Elortza, Gernikan eta Unai Iturriaga, Iruñean. Hori bai, kontrako arrazoiengaitik.
The Uski´s 'Katuek bezala' dator
2009-11-20 14:58 MusikeaItsasoko haizearen norabidearen antzean, orain hegoaldetik, orain iparraldetik, The Uski´s Elantxobe eta ibarrangelutarrek be euren kanten sonoridadea zeozertxu aldatu eta haize barriakaz jatorkuz 'Katuek bezala' diskoagaz.
Gabonetako argi, arbola eta enparauak gero eta arinago ipinteko jokerea dogu eta holan jarraitu ezkero, laster uda bueltan hasiko gara...
2009-11-20 14:27 Begi betegarriAzkue Fundazinoa Berlineko XXII. Expolingua Azokan
2009-11-20 14:13 Euskerea berbagaiBFAko Kultura foru diputadu Josune Ariztondo, Miren Dobaran Euskara Sustatzeko Zuzendaria eta Azkue Fundazinoaren buru Rodrigo Garcia Azurmendi Berlineko 2009ko Expolingua Azokan, hau da, Hizkuntza eta Kulturen Nazioarteko Azokan dagoz egunotan. Azoka hori Alemaniako uriburuan egingo da zemendiaren 20tik 22ra bitartean.
www.guggenheim-bibao.es saritu dau Industria Ministerioak azken hogei urteetako '.es' amaitzen diran webgune onenen artean
2009-11-20 11:14Sariak FICOD 2009 (2009ko eduki digitalen nazinoarteko foroa) ekitaldiaren bigarren egunean banatu ziran. Bertan, nazinoarteko 9.300 lagun baino gehiago batu ziran. Batzar horreek Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, baita Telekomunikazinoen Estau Idazkaritzeak be bultzatzen ditu Espainiako eduki digitalen industria sustatzeko, batez be gaztelania erabilten daben merkatuetan.
Euskerea erabilten daben merkatariei eta ostalariei diru-laguntzinoa emongo deutse Amorebieta-Etxanoko Udalak
2009-11-20 10:41 Euskerea berbagaiDiru-laguntzino horreek jasoteko interesa dabenek zemendiaren 30a baino lehenago egin beharko ditue eskariak Zelaieta Zentroan. Oinarriak eta deialdia Zelaietako iragarki oholean eta www.ametx.net helbidean dagoz ikusgai.
Neoi izpien argi-ilunak
2009-11-20 10:40 BidaideYakartako kontrasteak ikusteko ez da lar topau behar. Herrialdeko aireportu nagusian terminalen arteko konexinoan bertan igarten da alde nabarmenak dagozala. eztandagarriari desbardin eragiten deutso lekuaren arabera. Aireportuan igarritako gorabehera horreek Yakarta erdigunera arte egindako ibilbidean be ikusten dira.
Jon Kortazarrek jasoko dau Lauaxeta Saria'09
2009-11-19 17:18 sariak-autortzakBizkaiko Foru Aldundiak Jon Kortazar mundakarrari emon deutso 2009ko Lauaxeta Saria. Idazleak ibilbide luzea dauka idazle, saiogile eta literaturako kritikari legez; ganera, lan handia eginda dauka UPV-EHUko Euskal Literaturako katedradun moduan, eta Europa eta Amerikako zenbait unibersidadetan irakasle lanetan ibili izan da.
Euskal diasporea omendu dau Junkerak 'Kalea' diskoan
2009-11-19 14:43 MusikeaZemendiaren 24an ikusiko dau argia Kepa Junkeraren euskal abesti tradizionalen trilogiaren bigarren diskoak, 'Hiria'. Halanda be, honezkero komunikabideetan entzungai dagoz Argentina, Uruguay, Cuba eta Estadu Batuetan, besteak beste, hango artista ezagunakaz grabautako euskal kantak.
'Aupa Maurizia!' Paia anaien eskutik
2009-11-19 14:37 kulturbizLan honen helburua Bizkaiko panderojole mitikoaren bizitza eta bizierea dokumentau eta argitaratzea izan da, 'era horretara trikitixearen esparruko informazino ugari mantentzea ahalbidetuko dogu, gaurko eta bihar-etziko trikitilari eta panderojoleek guzti honen barri izan daien' egileek adierazo daben legez.
EiTBk eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2009-11-19 10:46 Euskerea berbagaiGaur, zemendiak 19, Euskal Irrati Telebistaren eta Euskaltzaindiaren arteko hirugarren lankidetza-hitzarmena sinatu da, EiTBren Bilboko egoitzan. EiTBren izenean Alberto Surio zuzendari nagusiak sinatu dau eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Miren Amuriza: 'Batzuentzako sorpresea izango nintzan eta beste askorentzako sustoa...'
2009-11-19 10:16 BertsolaritzeaEuskal Herriko Txapelketan Nagusian egin dituan saio biak irabazita eta 655,5 puntugaz BECeko finalean egoteko oportunidadea dauka, baina ez oholtza ganera begira dagozan jarleku gorrietan.
Mintzola Fundazinoak euskerearen ahozkotasuna ikertu eta zabalduko dau
2009-11-18 17:22 Euskerea berbagaiEuskerearen ahozkotasuna ikertzeko eta zabaltzeko zerbitzuak hartuko ditu Mintzola Fundazinoaren egoitzeak, artxiboa eta gordailua tartean. Mintzolaren egoitza barrian, gainera, Bertsozale Alkartea eta Xenpelar Dokumentazino Zentroa kokatuko dira.
Durangoko 44. Euskal Liburu eta Disko Azokea gero eta hurrago
2009-11-18 16:44 KultureaKultura kataluniarraren protagonismo bereziagaz, Gerediaga Alkarteak abenduaren 4tik 8ra ospatuko dan azokearen ganeko gorabeherak prentsaurrekoan emon ditu gaur. Landakon kokatuko diran 292 stand-etan (14 eskari barri), danetara, 308 liburu barri (igaz baino 37 gitxiago) eta 69 disko (igaz baino bost gehiago) izango dira.
Komiki eta Manga Azokeak biñetearen mundua ekarriko dau Getxora datorren astean
2009-11-18 14:43 KultureaAurten Purita Campos, 'Esther y su mundo' komiki ospetsuaren marrazkilaria eta Juan Carlos Eguillor euskal ilustratzailea be izango dira Getxon, aurtengo omenaldien protagonistak izango baitira.
Hamabi kanta propio batu ditu Ruper Ordorikak disko barrian
2009-11-18 14:18 MusikeaHogeta bederatzi urte pasau dira Ruper Ordorikak lehenengo diskoa, 'Hautsi da Anphora', atara ebanetik, baina musikariak ez ditu sasoi hareetako grina eta gogoa galdu, aurkeztu barri dauen 'Haizea garizumakoa' lanean igarten dan legez.
Gonzalo Muga EHUko ikertzailea Fisikako Amerikar Alkarteko 'kide nabarmen' izentau dabe
2009-11-18 14:16 Euskaldunak munduanAmerican Physical Society-ko Kontseiluak urtero fisikari gitxi batzuk (% 0,5 baino gitxiago) alkarteko 'kide nabarmen' edo 'fellow' izentetan ditu, fisikaren alorrari egindako ekarpenen esker onean. Aurten, izendapen hori jaso daben fisikarien artean dago Juan Gonzalo Muga.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...