Lea Artibai eta Ipar Uribeko taldeek jokatuko dabe Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala

Bizkaie! 2011-04-07 10:56   Bertsolaritzea

Lea Artibaik eta Ipar Uribek jokatuko dabe Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala gaur zortzi, hilaren 14an, Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko 19:00retan.

Markina-Xemeinen eta Durangon jokatutako finalerdietan, Lea Artibai eta Ipar Uribe sailkatu dira finalerako. Beraz aurten be, sariketa honen finalistak igazko berberak izango dira.

Gogoratu sariketa hau eskualdeka jokatzen dala eta 7 taldek hartu dabela parte: Enkarterri, Arratia, Durangaldea, Bilboaldea, Busturialdea, Ipar Uribe eta Lea Artibai.

Markinan egindako Lea-Artibai eta Bilboaldearen arteko lehia hurretik segiduten 180 bat ikasle sutsu izan ziran, pankarta eta guzti. Hona hemen hantau eben bertsolariak eta atara zituen puntuak:

LEA ARTIBAI

BILBOALDEA

18 urtera arte

Josune Aramendi
Aissa Intxausti
Elene Lejarzegi

Olatz Ipiña
Pello Molinuevo
Txaber Ormazabal

19-24 urte bitarte

Nerea Ibarzabal
Eneko Arrate
Xabat Galletebeitia

Irati Erkizia
Arkaitz Zipitria
Pello Ormazabal

LEA ARTIBAI

BILBOALDEA

18 urtera arte

173

163

19-24 urte

239

238

Danetara

412

401

Durangoko institutuan izan da finalaurrekoen azken saioa. Institutuko 200 ikasleren aurrean egindako ekitaldian ondokoak izan ziran bertsolariak eta puntuazinoak:

IPAR URIBE

BUSTURIALDEA

18 urtera arte

Maialen Markaida
Inazio Vidal
Imanol Uria

Koldo Muñiz
Koldo Gezuraga
Asier Galarza

19-24 urtera

Peru Vidal
Peio Arondo
Arrate Illaro

Aitor Beitia
Nagore Beitia
Jone Larrinaga

IPAR URIBE

BUSTURIALDEA

18 urte arte

169,5

134,5

19-24 urte

233,-

210,-

Danetara

402,5

344,5

Kontuak kontu, Lea Artibaik eta Ipar Uribek jokatuko dabe Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala gaur zortzi, hilaren 14an, Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko 19:00retan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu