'Inside job' dokumental arrakastatsua estreinauko dabe barikuan Bilboko Alondigan
2011-04-06 10:52 BarriakBarikuan, hilaren 8an, Inside job film dokumentala estreinauko dabe Bilbon. Charles Fergusonek zuzendutako lanak Oscar saria irabazi eban bere alorrean, eta Cannes, Toronto, New York eta Valladolideko jaialdietan be emoitza onak lortu zituan. Bilboko Alondigan eskainiko dabe dokumentala.
Barikuan, hilaren 8an, Inside job film dokumentala estreinauko dabe Bilbon. Charles Fergusonek zuzendutako lanak Oscar saria irabazi eban bere alorrean, eta Cannes, Toronto, New York eta Valladolideko jaialdietan be emoitza onak lortu zituan. Bilboko Alondigan eskainiko dabe dokumentala.
2008ko krisialdi ekonomikoa azaltzen dau Inside Jobek: finantza-sistemearen porrota, 20 biloe dolarreko galerak, milaka lagun etxe eta lan barik... Dokumentalak hainbat ikertzaileri eta adituri egindako alkarrizketak jasoten ditu, eta agirian ixten dau gaur egun enpresa eta industria munduaren jokatzeko modu zikina eta politikarien parte-hartze iluna. Ameriketako Estadu Batuetan, Islandian, Ingalaterran eta Txinan grabau dabe pelikulea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!