EAEk bere eskaintza turistikoa aurkeztuko dau asteon Bartzelonako SITC azokan

Bizkaie! 2011-04-06 13:10

Euskal Autonomi Erkidegoak Bartzelonako SITC azokan bere eskaintza turistikoa aurkeztuko dau asteon. Kataluniako Nazinoarteko Turismo Azokearen 20. edizinoa da aurtengoa eta apirilaren 7tik 10era bitartean egingo da.

Euskal Autonomi Erkidegoak Bartzelonako SITC azokan bere eskaintza turistikoa aurkeztuko dau asteon. Kataluniako Nazinoarteko Turismo Azokearen 20. edizinoa da aurtengoa eta apirilaren 7tik 10era bitartean egingo da. Antolatzaileek 200.000 bisitari batuko dirala aurreikusi dabe.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza, Berrikuntza eta Turismo Sailak jakinarazo dauanez, Bartzelonako azokea Euskadiko turismorako ezinbesteko hitzordua da; izan be, 2010ean Kataluniatik EAEra heldutako bisitariak kopuru osoaren % 11 izan ziran, hau da, 249.433 lagun. Ganera, igaz % 12 turista gehiago heldu ziran Katalunia aldetik.

Basquetour Euskal Turismo Agentziaren bitartez, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak 253 metro koadroko stand barritzailea ipiniko dau, eta bertan, bisitariek EAEko barrikuntza turistikoak ezagutzeko aukerea eukiko dabe: Gasteiz, Bilbo, Donostia, Arabako Errioxa, Euskal Kostaldea, Berdea eta Naturala, eta Natura eta Abentura.

Bartzelonako STIC azokeak aurton lehenengo aldiz Workshopa antolatu dabe apirilaren 7an. Bertan, 45 enpresa edo norako turistikok, EAEk bere bai, euren proposamenak aurkeztuko ditue gonbidatutako txikizkako 200 bidaia-agentzia baino gehiagori.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu