Zilar Astea 2011, 'Durang80' Durangoko herri- eta kultur-bizitza 80ko hamarkadan

Bizkaie! 2011-04-07 15:30   jardunaldiak

Urte esanguratsuak izan ziran 80ko hamarkadakoak Euskal Herrian. Urte hareek gogoratzea da asmoa, zehatzago esanda, ezagutu eta bizibarritu egin gura doguz, ordukoen ahotik, gaurko begieakaz.

Zilar Astea Durangoko plateruok urtean behin antolatuko dogun aste tematikoa da. Aste tematiko honek hiru ezaugarri izango ditu: alde batetik, ardatz jakin bat hartuko da urtean, euskerazko kulturgintzan zer emon dauen aztertzeko eta plazaratzeko. Ardatz hori izan daiteke gai bat (sexua, inmigrazinoa, uria, zahartzaroa…), izan daiteke autore bat (Atxaga, Oteiza, Amuriza…), izan daiteke data edo jazoera bat (Inkisizinoa Durangaldean, Durangoko bonbardaketea, 80. hamarkadea Durangon…).

Bestetik, disziplinartekotasuna landuko da, euskerazko kulturearen adierazpide desbardinetan gai horrek izan dauen trataerea landuz eta adierazpide horreetan dabilzan artistak alkartuz.

Azken buruan, herri-kulturgintzea landuko da, Durango osoko talde eta guneakaz zein Euskal Herri osoko eragile eta artistakaz.


Zilar Astea 2011: Durang80, Durangoko herri- eta kultur-bizitza 80ko hamarkadan

Urte esanguratsuak izan ziran 80ko hamarkadakoak Euskal Herrian. Urte gorabeheratsuak politika zein gizarte arloan. Ez bakarrik Euskal Herrian oro har; Durangon bertan be bai. Ez bakarrik politika eta gizarte arloan; kultura arloan be bai. Literatur aldizkariak, antzerkigintzea, rock taldeak, euskerazko zinemaren hastapenak... garai sortzaileak izan ziran. Okupazinoa, irrati libreak, auzo alkarteak, alfabetatze euskalduntze mobimentua... garai eraikitzaileak izan ziran.

Urte hareek gogoratzea da asmoa, zehatzago esanda, ezagutu eta bizibarritu egin gura doguz, ordukoen ahotik, gaurko begieakaz.


Zilar Astea 2011. Egitaraua

- Apirilak 12: Mahai-ingurua 80ko hamarkadako Euskal Herriari buruz, 20:00etan, Plateruenan. Parte-hartzaileak: Josu Zabala (Hertzainak taldeko kidea), Mario Zubiaga (soziologoa) eta Idoia Eizmendi (Bilboko Gazetxeko kidea); Jonan Hernandez (bideratzailea).

- Apirilak 14: (Za)patuek ikuskizuna, Plateruenean. 09:00etan eta 10:30an, Batxilergoko ikasleentzat eta 20:00etan, edegia.

Sinopsia: 1984ko zapatu arrunt batean, taberna arrunt batean, jente arrunta betiko tragoa edaten ari da. Errutineari eusten ahalegintzen diran arren, euren ingurua, batzuek el entorno deitzen dabena, borborka ari da. Eta (za)patuak bultzaka eroango ditu protagonistak, bakotxa bere bidetik.

Gidoia: Txistu y tamboliñ (literatur taldea).

Zuzendariak: Edorta Barruetabeña eta Ander Erzilla.

Parte-hartzaileak: Kriskitin Dantza Taldea, Karrika Antzerki Taldea, Txistu y Tamboliñ Literatur Taldea, Felix Arkarazo, Aitor Nika antzezleak, Maite Lopez eta Durangaldeko antzezleak, eta Ander Erzilla musikaria.


- Apirilak 15: Durango 80 dokumentalaren aurkezpena, 22:00etan, San Agustin kulturgunean.

Sinopsia: 80ko hamarkadako Durangoko kultur, herri eta auzo mobimentuaren lekukotasuna. Alkarrizketa formatuan egina, garaiko ikus-entzunezko materialaz hornidutakoa. Gomutak, sentimenduak, bizipenak… Adierazpidearen, antolakuntzearen eta eragiteko modu baten bila ebilen herri baten hamarkadea, protagonistetako batzuen ahotan.

Gidoia: Unai Iturriaga.

Irudia, soinua eta abar: Bideografik.

Landu diran gaiak: Ibaizabal, Mikeldi eta Txistu y Tamboliñ aldizkariak, Gerediaga alkartea, Aldaba Irratia, AEK (Aekanpadak...), Herria auzo alkartea, Gazte asanblada, Rock taldeak, Drogak, Berbaro alkartearen sorrerea.


- Apirilak 16: Literatur Eskolea, 10:00etatik aurrera, Udal Liburutegian: Punk mobimentua eta garaiko literaturea. Juan Luis Zabalak gidatuta.

80ko Olgetan, 18:00etan, Plateruenan: 80ko hamarkadan ume izan ziran gaurko gurasoek euren seme-alabakaz sasoi haretako jostailu eta jolasakaz gozau deien tailerra. Berbarok antolatua eta gidatua.

Durango 80 dokumentalaren proiekzinoa eta Egizu zeuk film labur lehiaketearen sari banaketea, 20:00etan, San Agustin kulturgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu