Xabier Leteren omenezko I. Poesia Lehiaketea antolatu dau Deustuko Euskal Kultur Mintegiak

Bizkaie! 2011-04-07 11:23   Kulturea

Deustuko unibersidadeko Euskal Kultur Mintegia taldeak Xabier Leteren omenezko I. Poesia Lehiaketea antolatu dau. Unibersidade bereko irakasle, ikasle eta beharginez gan, interesa daukan edonork parte hartu leike. Lanak bialtzeko azkenengo eguna maiatzaren 2a izango da.

Apirilaren 5ean jaio zan bera, natura loratzen dan une berean, uzta oparoa itxiz bere kanta, poesia eta hitzen bitartez. Horregaitik omendu nahi dogu, berak gustokoa ebana eginez, hitzaren bitartez, idatziz eta gure barruan gordetzen dan hori adierazoz, azaldu dabe sariketearen antolatzaileek.

Lehiaketako gaia Xabier Lete da, personea bera, bere lanak, eta abar. Poesiak eta bertsoak 20 eta 50 bertsotakoak izan behar dira eta euskeraz nahiz gaztelaniaz egin daitekez. Sariei jagokenez, euskerazko zein gaztelaniazko lan onenen egileek azterketen osteko bertso bazkarirako bina sarrera jasoko ditue.

Informazino gehiago:
euskalkulturmintegia@gmail.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu