BilbaoMusikak musika-udalekuetan izena emoteko epea edegi dau

Bizkaie! 2011-04-06 18:43   Musikea

BilbaoMusikak ¡¡Divertimenti!! musika-udalekuak antolatu ditu bost urte eta hamabi urte bitarteko umeak musikara eta antzerkigintzara hurreratzeko asmoz. Bilboko Udal Musika Eskolako egoitzan (Sorkunde kalea, 8) musikearen ganeko hainbat jarduera antolatuko ditue garagarrilean, euskeraz zein gaztelaniaz.

Aurten be musika-udalekuek txanda bi izango ditue; bata, garagarrilaren 5etik 15era bitartean, eta bestea, 18tik 29ra arte. Jarduerak astelehenetik barikura izango dira 9:30etik 13:30era. Kantua, jantzea, musikea, antzerkia eta gorputz heziketa landuko ditue umeek. Matrikulea 150 eurokoa izango da.

Antzerki tailerrakaz batera, programeak bestelako jarduera batzuk be eskainiko ditu: kontzertu didaktikoak, jolasak, gorputz heziketea, jantza koreografiak, kantua, eta abar. Jarduera guzti-guztietan irakasle adituak ibiliko dira, musikari profesionalak, Gorputz Heziketan lizentziauak eta Udal Musika Eskolako kolaboratzaileak. Ikastaroetan gehien jota 15 umek izena emon ahal izango dabe.

Udalekuak behin amaituta umeek Eskolan bertan jaialdi berezia egingo dabe, etxekoei eta irakasleei ikasitako guztia erakusteko.

BilbaoMusika Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailaren menpeko erakunde autonomoa da eta aurten bosgarren aldiz atonduko ditu musika-udalekuak

Musika-udalekuetan izena emoteko azkenengo eguna apirilaren 15a da.

Informazino gehiago:

www.bilbaomusika.net edo 944164785 telefono-zenbakian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu