Aitziber Alonso ilustratzailea, Galtzagorri alkarteko presidente barria

Bizkaie! 2011-04-06 17:37   Kulturea

Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literaturako Elkarteak urteko batzar orokorra egin eban apirilaren 2an Donostian, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunakaz batera. Batzarrean Aitziber Alonso ilustratzailea izentau eben alkarteko presidente barri.

Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literaturako Elkarteak urteko batzar orokorra egin eban apirilaren 2an Donostian, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunakaz batera. Batzarrean Aitziber Alonso ilustratzailea izentau eben alkarteko presidente barri. Azkenengo bost urteotan Asun Agiriano arrasatearrearra izan da Galtzagorriko buru.

Zapatuan 2010eko ekimenak errepasau eta 2011ko aurreikuspenak be aztertu ziran, zuzendaritza batzordea barrizteagaz batera. Danetara, bost kide hasi dira aurten batzordean, batzuk lehenagotik egon dira zuzendaritzan: Aitziber Alonso ilustratzailea; Koldo Biguri itzultzailea; Patxi Zubizarreta idazlea; Juan Karlos Alonso psikologoa eta Susana Larre bibliotekaria.

Aitziber Alonsok 1994ean amaitu zituan Arte Eder ikasketak EHUn. Hainbat urtez Artelekun ibili da beharrean. Lehenengo lana 1999an argitaratu eban, Talaia aldizkarian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu