Online Erreputazinoa zelan kudeatu?

Bizkaie! 2011-04-06 15:05

EHUko Ikus-entzunezko eta Publizitateko Sailak, VII. Komunikazio Enpresarial eta Instituzionalaren jardunaldia antolatuko dau apirilaren 14an, eguena, Leioako Campusean. Aurtengo gaia Online Erreputazinoaren Kudeaketea izango da

EHUko Ikus-entzunezko eta Publizitateko Sailak, VII. Komunikazio Enpresarial eta Instituzionalaren jardunaldia antolatuko dau apirilaren 14an, eguena, Leioako Campusean. Aurtengo gaia Online Erreputazinoaren Kudeaketea izango da eta horretarako Espainiar osoko adituak etorriko dira ekitaldira.

Jardunaldia goizeko 9:30ean hasiko da eta bost hizlarik hartuko dabe parte bertan. Horreek Euskal Herriko erreputazinoari, online erreputazinoaren presentziari, online erreputazinoa kuadetzeko erispideei, online erreputazino proiektu bat martxan jarteko bideei eta komunidade arduradunaren profilari buruzko gaiak landuko ditue.

Komunika jardunadiko edizino honetan, ondorengo adituek hartuko dabe parte eta adibideen bidez online erreputazinoa zelan kudeatu behar dan erakutsiko dabe: Igor San Roman, aholkulari aditua sare sozialetan; Orreaga Aranburu, Overalia-ko Senior Media Analyst-a; Miguel del Fresno, Quor 2.0-ko zuzendaria; Carmen Pons, Sozial Media eta SEOko zuzendaria Shackleton Buzz&Press-en Madrilen; eta Manuela Battaglini, komunidade arduradunen alkarte espainiarreko lehendakari ordea.

Jardunaldia mahai-inguru bategaz amaituko da. Bertan online erreputazinoaren etorkizunari buruz eta profesional barrien lan munduratzeari buruz eztabaidatuko da.

Jardunaldia Bizkaiko Campuseko Paraninfoan, Zientzia eta Teknologia Fakultatean egingo da. Goiz guztiko iraupena izango dau eta sarrerea doban izango da BBK eta Bizkaiko Campuseko Erretoreordetzearen babesletzagaz. Gizarte Zientzien Fakultatea eta Eitb.com ekitaldiaren laguntzaileak izango dira.

Informazino gehiagorako: www.komunika.info

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu