Salman Rushdie eta Slovaj Zizek egileek inaugurauko dabe Gutun Zuria jaialdia Bilboko Alondigan

Bizkaie! 2011-04-07 10:36   Kulturea

Bilboko Alondigeak Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdiaren laugarren edizinoa antolatu dau apirilaren 7tik 10era bitartean. Topaketon helburua irakurteak eta pentseteak eragiten dauen plazera transmitidutea da.

Bilboko Alondigeak Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdiaren laugarren edizinoa antolatu dau apirilaren 7tik 10era bitartean. Topaketon helburua irakurteak eta pentseteak eragiten dauen plazera transmitidutea da.

Aurten, Gutun Zuria jaialdiak jentearen parte-hartzea bultzatu gura dau, Egin eizu nahi dozuna, ezer egiten ez dozun bitartean. Hamarkada bati buruzko gogoetak lemapean. Izenburu iradokitzaile honegaz zentsureari, autozentsureari, erotismoari, pornografiari, politikeari, antiutopiei eta utopiei... buruzko gogoetea eragin nahi dabe festibalaren antolatzaileek. Gizarte garaikidean askatasunaren espazio indibiduala zein dan jorratuko dabe.

Salman Rushdie idazle indiarrak (Midnight's Children eta The Satanic Verses liburu ezagunen egilea) eta Slovaj Zizek filosofo esloveniarrak (filosofiaren Elvis Presley legez ezaguna, komunikazinorako daukan indar itzelagaitik) inaugurauko dabe jaialdia. Egile biek berbaldia eskainiko dabe apirilaren 7an. Hurrengo egunetan, Catherine Millet idazle frantziarraren eta Antonio Altarriba, eta Javier Cercasen txandea izango da.

Ganera, aurten, lehenengo bider, Jaialdiak atal barria izango dau; literatura konbidatua. Aurerrantzean, edizino bakotxean, literatura bati egingo jako konbita, holan egile ezagunen zein ezezagunen barri izateko aukerea emonez. Aurtengo konbidatua literatura errusiar garaikidea da.

Hainbat belaunalditako egileen parte-hartzeagaz, letra errusiarren panoraman alkarregaz bizi diran ikuspegi ugariak erakutsiko ditue jaialdian; absurduaren eta umorearen herentzia, memoria historikoaren berreskurapena, belaunaldi barriek herentzia sobietarretik iges egiteko daukien beharrizana, utopien kontrakoen ugaritzea, nobela baltzaren sorrerea, prosa dokumentalaren tradizinoan emakumezko idazleen nagusitasuna, gaur egungo gerra-gatazken literatur kontakizuna, eta abar. Vladimir Makanin edo Alexéi Varlámoven mailako egileak izateaz gan, jaialdian gero eta ospe handiagoa lortzen dabizan egileak be izango dira.

Herritarren partaidetzea ahal danik eta zabalena izan daiten, aurten, Gutun Zuriak storytelling izeneko jarduerea proposatu dau, apirilaren 10ean, 12:30ean. Ekimenaren goiburua Errealidadeak fikzinoa gainditzen dauenean izango da. Nahi daben guztiek aukerea eukiko dabe Alondigako atarian batu, eta bost bat minutuz, bakotxak bizi izan dituan istorioak kontetako. Kontakizunak harrigarriak izan behar dira, asmautakoen itxurea euki behar dabe. Jarduera honetan parte hartu gura izan ezkero, izena emon behar da lehenago Alondigako Infopuntuan. Hilaren 9tik aurrera zabalik dago izena emoteko epea.

Ekimenaren antolatzaileek azaldu dabenez, jaialdiko hitzaldi eta jardueretarako sarrerak salgai dagoz Alondigako Infopuntuan, 2 euroan. Modu berean, bonuak dagoz berbaldi nagusi guztietan parte hartzeko, 10 euroan (8 euro, hó txartelagaz). Bonuok Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdiaren liburu-denda 'lagunetan' be eskuratu daitekez. Hona hemen denden zerrendea: Antiliburudenda, Binario Libros, Casa del libro, Elkar Megadenda, Ibaizabal, Deusto, Cámara, Etxean, Jakinbide,Tintas, Santos Ochoa Bilbao, Topbooks, Intercultura eta Shopa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu