Don Domingo Zuluagaren liburuak Labayru Ikastegiko Euskal Bibliotekan gordeko ditue

Bizkaie! 2011-04-18 11:37

Don Domingo Zuluagaren familiak haren liburu eta papelak Labayru Ikastegiko Euskal Bibliotekari emon deutsaz, bertan sailkatu eta gordeteko. Euskera eta euskeraren aldeko behargin nekaezina izan zan bizitza osoan, nabarmendu dau Labayru Ikastegiak.

Igaz hil zan Don Domingo Zuluaga (1914-2010), Ibarrangeluko abadea, 96 urte zituala. Hil baino urtebete lehenago, 2009an, Ibarrangelu kantu eta kontu liburua argitaratu eban; Labayru Ikastegiak atonduta, berak bizitza osoan herrian batutako berba, esakera, kanta eta kontakizunakaz osotuta. Zuluagaren ondorengoen izenean, Gaizka Arrizabalagak Euskal Bibliotekara eroan ditu osabearen liburu, papel eta mueta guztietako materialak.

Materialon artean eleiz-liburuak dagoz, zaharrak eta barriak; han-hor-hemengo papel-txatalak, oharrak, bertsoak nahi osterantzeko idatzi solteak; eta argazkiak, batez be abade alderdiari jagokozanak. Eskertzekoa da emoitza hori, holangoak sarritan galdu egiten dira eta gerora. Gure liburutegian, sailkatu, katalogau eta behar dan moduan gordeko dira, adierazo dabe Labayruko arduradunek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu