KZgunea saritu dabe proiektu ona izateagaitik
2010-02-03 17:04Telekomunikazinoen eta Informazino Gizartearen Erabiltzaileen Espainiako Alkarteko (AUTELSI) sarien epaimahaiak Informazinoaren Gizartea Garatzeko Proiektu edo Ekimen Onenaren Saria emon deutso Eusko Jaurlaritzako KZguneen sareari. Sariak datorren zezeilaren 25ean emongo dira, Madrileko Kasinoan.
Jose Antonio Echeniquek eta Itziar Larrinaga musikologoak jasoko dabe Donostiako Orfeoia-EHU Saria
2010-02-03 14:04 MusikeaMusika-ikerkuntzea sustatu eta musika-sorkuntza arloan jarduera nabarmenak omendu gura dituan sari honek bederatzigarren edizinoa beteko dau aurten.
Mundua liluratuko dauen uria (I)
2010-02-03 11:38 BidaideBizkaie Shanghaiko Erakusketa Unibersalean egon da
Ahaztu Zaragozan orain dala urte bi antolatu ebena. Shanghaiko Erakusketa Unibersala eta ha ez dira ezta antzekoak be. Ez garrantzian, ze txinatarra unibersala da eta espainiarra internazionala izan zan, ezta tamainuan: asiar erraldoiko uriburu ekonomikoa Aragoiko uriburuan antolatu zana baino 20 bider handiagoa izango dan ekimena preparetan dabil.
HPS aholkularitzea eta kolaborazinoa eskaintzeko prest takografoaren kasuan
2010-02-03 11:36 Euskerea berbagaiTakografoaren diskoan data euskeraz jarrita izatearen ondorioz Guardia Zibilaren isuna jaso dauen kamiolariaren kasuak zeresana emoten jarraitzen dau. Eusko Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak adierazpena plazaratu dau horren harira, bere aholkularitzea eta kolaborazinoa eskaintzeko prest dagoala azalduz.
Kultura katalana ardatz, gaur hasiko da Parisen 2010 Expolangues Azokea
2010-02-03 10:28 KultureaGaur zabalduko ditu ateak Parisen Expolangues Azokearen hogeita zortzigarren edizinoak hizkuntza eta kultura katalana ardatz hartuta eta 'Katalana, 10 miloe europarren hizkuntza' lelopean.
Abadiñoko Udalak bardintasunean oinarritutako jaien aldeko bereizgarriak emongo ditu gaur San Blas egunean
2010-02-03 10:02Abadiñoko Udalak 'Jai parekideen alde' goiburua daben bereizgarriak banatuko ditu San Blas jaietan. Ekintza hori Abadiñoko Udaleko Bardintasun Arloagaz batera egindako kanpaina baten barruan dago, eta jaiak bardintasunez gozetea dau helburu. San Blasetako egun nagusia gaur, zezeilak 3, da, nekazaritzako eta abeltzaintzako tradizinozko azokea egiten dan eguna
Elekak ItzulpenFlow izeneko zerbitzua jarri dau martxan
2010-02-02 16:31ItzulpenFlow itzulpen-prozesuko lan-fluxu osoa kudeatzen dauen aplikazinoa da. Mikroenpresa eta freelance-ei zuzenduta dago, nahiz eta enpresa txiki eta ertainek be erabili leikien.
ETB1eko ikus-entzunezko itzulpen-lanen azterketea egin dau Josu Barambones Zubiriak
2010-02-02 14:49 Euskerea berbagaiEIZIEko kide eta EHUko irakasle Josu Barambones Zubiriaren doktore-tesiak ikus-entzunezko euskerazko itzulpengintzearen alorrean dagoan hutsunea bete nahi dau. Lanaren izenburua 'La traducción audiovisual en ETB1: Estudio descriptivo de la programación infantil y juvenil' da.
'Film Sozialei buruzko Jaialdien Topaketea' egingo da Bilbon, lehenengoz
2010-02-02 14:12Kultura, Communication y Desarrollo (KCD) izeneko Garapenerako Gobernuz Kanpoko euskal Erakundeak antolatu dau topaketea zezeilaren 2tik 4ra, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz, eta munduko bazter guztietako (India, AEB, Mexiko, Nikaragua, Maroko, Espainia, Kuba, Guatemala) jaialdiak eta erakundeak batuko ditu.
Bake eta Berradiskidetzearen Gernika Sarietara hautagaiak aurkezteko epea zezeilaren 15era arte luzatuko da
2010-02-02 10:22Sarietako batek bakearen alde modu anonimoan lanean ibili diranen eginkizuna saritu nahi dau, eta besteak, liderrak, pertsona ezagunak edota erakunde garrantzitsuak sarituko ditu, gatazkak konpontzen ahalegindu eta etorkizunari begirako berradiskidetze prozeduretako oinarriak jarteagaitik nabarmendutakoak.
'Bosteko 10' arte garaikideko erakusketa ibiltaria Leioan abiatu da
2010-02-02 09:59 KultureaLeioako (Bizkaia) Kultur Leioa aretoan estreinau da 'Bosteko 10' arte garaikideko erakusketa ibiltaria, aurten bere 13. edizinoa beteten dauena. Bertan, gaur eguneko artearen barruan Bizkaiko artista garrantzitsuen lanak batuko dira.
Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain barriak izentau ditu
2010-02-02 09:18 Euskerea berbagaiUrtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak Donostian egindako osoko batzarrean, ohorezko euskaltzain barriak izentau zituan, danetara 11: Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete.
Mariella Devia sopranoak errezitaldia emongo dau Bilboko Arriaga Antzokian
2010-02-01 14:47 MusikeaNazinoarteko opera eta kontzertuen zirkuituan bakarlari ezaguna da Devia sopranoa, eta munduko agertoki nagusietan abestu dau; ohiko konbidatua da Milango Alla Scala Antzokian, Londresko Covente Garden-en, New Yorkeko Metropolitan-en eta Carnegie Hall-en, Pariseko Opera Nazionalean edo Amsterdameko Concertgebown-en.
Ikuskizun barri bi estreinauko dira aurtengo Dantzaldian
2010-02-01 14:18 KultureaKukai Dantza Konpainiak, zazpi jantzari eta hiru musikarigaz, bere lan barriaren estreinaldia egingo dau aurtengo Dantzaldian, 'erro tradizionaleko jantzea jantza garaikideagaz buztartuz'. Ekitaldiak Campos Eliseos antzoki barria zabalduko dau martiaren 12an, 20:00etan.
Beyoncek marka guztiak hausi eta 6 Grammy irabazi ditu
2010-02-01 13:45 MusikeaGrammy sarien ibilbidean, Grammy gehien irabazi dituan emakumea da Beyonce. Hamar izendapen zituan eta 6 sari eskuratu ditu: Urteko Kantu Onena, Pop Musikako Emakumezko Interpretazino Onena, R&B Musikako Emakumezko Interpretazino Onena, R&B Musikako Interpretazino Tradizional Onena eta R&B Musikako Disko Garaikide Onena.
Fermín Etxegoien: 'Eleberri hau idatzi dot nire buruari ahotsa emotearren'
2010-02-01 11:35 BarriketanKazetaria, idazlea, gidoilaria eta irratiko esataria
Ander Fuentes 'Itturri' zubietarra jaun eta jaube Agoitzen
2010-02-01 11:02 BertsolaritzeaIgazko finalistea izandako Ander Fuentes 'Itturri' zubietarra jaun eta jaube izan da astegoienean Agoitzen jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketako saioan.
Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak Sabino Arana Saria jaso dau Bilbon
2010-02-01 10:48Beste saridunak Manuel Elkin Patarroyo zientzilaria, aurten mendeurrena ospatzen dauen Reala futbol taldea, Inma Shara orkestra zuzendaria, arrantza sektorea eta Altuna y Uria enpresea izan dira.
'Elur-melur ez naz zure bildur'
2010-02-01 09:41 BertsolaritzeaKlima aldaketagaz 
luze barik ziur 
esan beharko deutsut 
betirako agur 
esakera aldatu 
behar dogu, edur 
laster ez da izingo 
inor zure bildur.
     
	
	
	
	
Euskal Irratiak federazinoak webgunea abiarazo dau
2010-01-29 14:43Ipar Euskal Herrian euskeraz dabilzan irratiak batzen ditu federazino horrek: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Xiberoko Botza eta Antxeta Irratia. Irrati horreek guztiak eta saio nagusiak entzuteko aukerea dago webgune barrian (euskalirratiak.info).







Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...