Euskadiko Edizinoaren IV. Gaua Bilbon

Bizkaie! 2011-05-05 13:10   sariak-autortzak

Euskadiko Editoreen Elkarteak, Euskadiko Liburu Ganbarak eta Arantzazu Kateak (Carlton Hotelaren jaubeak) antolatzen daben letren jaialdi honetako aurtengo protagonistak Javier Marías idazle madrildarra, Bernardo Atxaga idazlea eta Itxaropena argitaletxe zarauztarra izango dira.

Gaur, maiatzak 5, arratsaldeko 20:00retan Bilboko Carlton Hotelean, Euskadiko Edizinoaren IV. Gaua ospatuko da, Hotel Carlton-Argital Sariak emoteko beste urte batez. Euskadiko Editoreen Elkarteak, Euskadiko Liburu Ganbarak eta Arantzazu Kateak (Carlton Hotelaren jaubeak) antolatzen daben letren jaialdi honetako aurtengo protagonistak Javier Marías idazle madrildarra, Bernardo Atxaga idazlea eta Itxaropena argitaletxe zarauztarra izango dira. Lan-ibilbideari erreparauta banatzen doguz sariak, azaldu dau Asier Muniategik, Euskal Editoreen Elkarteko presidenteak.

Ekitaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko, Terese Mendiguren eta Felix Linares kazetarien gidaritzapean. Aurten Javier Marias, Bernardo Atxaga eta Itxaropena argitaletxea izango dira sarituak. Aurreko urteetan, Ramon Saizarbitoria, Unai Elorriaga, Antonio Gala, Eduardo Mendoza edo Alvaro Pombo izan ziran modura.

Itxaropena Argitaletxea izan zan euskeraz argitaratzen hasi zan lehenengoetarikoa eta, Muniategik azaldu dauen legez, aitzindari izate hori saritu gura izan dabe. Bestetik, Bernardo Atxaga eta Javier Maríasen lan aberatsa goraipatzeaz gan, nazinoartera begira lortu daben begirunea be azpimarratu dau Asier Muniategik.

Sari banaketa ekitaldian, Kepa Junkeraren musikea, Miren Agur Meaberen poesia irakurraldia eta Kaxarrankaren jantzea be izango dira protagonista. Estaduko eta Euskal Herriko editore, banatzaile, liburusaltzaile eta idazleak izango dira ekitaldian, kultura, kirol, gizarte eta instituzinoetako lagunakaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu