Ur Apalategiren 'Fikzioaren izterrak', 2010eko Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena

Bizkaie! 2011-05-05 11:28   sariak-autortzak

Ur Apalategik irabazi dau 2010eko Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena Fikzioaren izterrak (Susa, 2010) ipuin liburua dala eta. Eguenean, maiatzaren 5an, jasoko dau saria, 19.30ean, Asteasuko udaletxeko ekitaldi aretoan.

Arratsaldeko ekitaldia baino lehen, goizean, 10:30ean, liburu sarituaz jardungo dau egileak Gasteizeko EHUko Letren Fakultatean.

Idazle lapurtarrak bigarren aldiz irabazi dau Beterriko Liburua saria, izan be 1997an berak jaso eban aitamena Gauak eta hiriak (Elkar, 1997) eleberriagaz.

Beterriko Liburua izeneko ohorezko literatur aipamen edo saria 1996an sortu zan Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren eskutik. Literatur aitamen horren helburua euskal literaturgintzako urteko obrarik gogokoena erabagitea izan da, irakurleen artean aukeratzea, hain zuzen be. Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena aukeratzeko irakurleak urte barriaren lehen hiru hileetan aurreko urtean euskeraz argitaratutako liburuen artetik gustukoen eritxi deutsonaren aldeko botoa emoten dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu