Erlea kultura aldizkariaren laugarren zenbakia aurkeztu dabe Bilbon
2011-05-06 15:58 KultureaErlea-ren hirugarren zenbakiak Afrika hurreratu euskun -Aljeria eta Magreb izan ziran orduan protagonista- eta orain, laugarrenagaz Afrika baltzera goaz, gai nagusi baten inguruan hausnarketea egiteko: Zein da Afrikako literaturearen hizkuntzea? Europako hizkuntzetan idatzitakoa afrikar literaturea al da? Hizkuntza indigenez sortua baino ez da afrikar literaturea?
Bernardo Atxaga Erlea aldizkariko zuzendariak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak Erlea aldizkariaren laugarren zenbakia aurkeztu dabe gaur Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.
Andres Urrutiak Erlearen hasierako ardatzak azpimarratu ditu ezer baino lehen, hau da, literaturearen eta sorkuntzearen aldetik foro bat izatea, zabala eta edegia eta sensibilidade desbardinak batzen dituana. Horretan asmau dala adierazo dau eta 4. zenbakia kaleratzeak esan gura dauela zeozelan sustraitu eta sendotu egin dala argitalpena. Edozelan be, urtean bi zenbaki ataraten dituan aldizkariak gizarteratzeko eta katea osotzeko aparteko ahalegina egin behar dauela esan dau.
Bernardo Atxagak, barriz, laugarren zenbakiaz ondokoa adierazo dau: Afrikan gaur egun zabaldu dan eztabaida baten barri dakargu, hau da, afrikar idazle batek ze hizkuntza erabili behar dauen. Esangura horretan, erreferentzia diran hiru artikulu agiri dira: Afrikako literaturaren kale itsua, Obiakunwa Wali nigeriarrarena; Gogoa deskolonizatzen, Ngugi Wa Thiong'o-rena, kenyarra eta 1995ean Nigeriako Gobernu militarrak urkatu eban Ken Saro-Wiwa ogoni leinuko ingurumen aldeko ekintzailea; eta Afrikako literaturaren hizkuntza: idazle baten lekukotasuna, Ken Saro-Wiwarena.
Bernardo Atxagak Jose Ordorikaren azal eta ilustrazinoak eta Lander Arbelaitzen argazkiak be nabarmendu gura izan ditu.
Bestelako gaiak be badira aldizkarian: Xabier Lete, Jose Arratibel eta Jose Ordorika gogoan, Jean Haritschelharri alkarrizketea, Josu Iztuetaren objektuak, Miren Agur Meabe, Anari, Igor Estankona eta Jon Casenaveren poema banaren 'atzeko aldeak', Joxemari Iturralde, Piarres Antziart, Aingeru Epaltza, Jabier Muguruza, Bernardo Atxaga, Andres Urrutia, Felix Ibargutxi edota Pello Esnalen artikulu eta ipuinak, besteak beste. Aurreko zenbakietan agertutako izen batzuekaz batera, beraz, izen barriak topetan dabe beren ahotsa Erlea aldizkariaren 4. zenbakian.. Eta zelan ez, Zaldieroaren komikia, 'Urrezko liburutegia' eta 'Foroa - azkenaldiko liburuak' ohiko atalak be badakarz Erlea-k laugarren zenbakian.
Kontuak kontu, Erlea-ren hirugarren zenbakiak Afrika hurreratu euskun -Aljeria eta Magreb izan ziran orduan protagonista- eta orain, laugarrenagaz Afrika baltzera goaz, gai nagusi baten inguruan hausnarketea egiteko: Zein da Afrikako literaturearen hizkuntzea? Europako hizkuntzetan idatzitakoa afrikar literaturea al da? Hizkuntza indigenez sortua baino ez da afrikar literaturea?
Erlea aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen dau eta Jose Irazu Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxea arduratzen da edizinoaz eta diseinuaz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!