‘hAUSnART’ pentsamendu kritikoari buruzko aldizkaria sortu dau Lapiko Kritikoa kolektiboak

Bizkaie! 2011-05-04 17:55

hAUSnART filosofiaren eta pentsamendu kritikoaren inguruko aldizkariaren 0 zenbakia kaleratu dau Lapiko Kritikoa taldeak. Joseba Sarrionandia idazleari alkarrizketa zabala egin deutse Gorka Bereziartuak eta Andoni Olariagak ale honetan.

hAUSnART filosofiaren eta pentsamendu kritikoaren inguruko aldizkariaren 0 zenbakia kaleratu dau Lapiko Kritikoa taldeak. Joseba Sarrionandia idazleari alkarrizketa zabala egin deutse Gorka Bereziartuak eta Andoni Olariagak ale honetan.

Elkar-hizketa sailaz gan, Iruzkin kritikoak, Liburu-zinema iruzkinak, Oroituz, Munduaren barrena: autoreak eta kontzeptuak eta Filosofia kalean atalak ditu aldizkariak. Zenbaki honetan, Gorka Bereziartuagaz eta Andoni Olariagagaz batera, Unai Apaolazak, Markos Zapiainek, Beñat Sarasolak, Jesus Mari Intxauspek, Alaitz Aizpuruk, Imanol Galfarsorok, Ibai Atutxak, Santiago Alba Ricok eta Iñaki Gil de San Vicentek parte hartu dabe.

hAUSnARTen helburu nagusia alkarrizketa eta eztabaidarako komunidade egonkorra osotzea da. Lapiko Kritikoa webgunea orain urte bi sortu eben Imanol Galfarsorok eta Iban Galletebeitiak, eta orain papelezko aldizkaria atara dabe. Lapiko Kritikoaren asmoa Joxe Azurmendik Filosofiaren Historia (Elkar, 2008) liburuan idatzitakoak gauzatzea da: Oraindik lortu ez dena, elkarrizketa eta eztabaida komunitate bat osatzea da, gogoeta filosofiko autonomo bati bizia emango diona.

Mezenasen bidez finantzauko dabe aldizkaria, diiru laguntza publiko barik. Mezenas bakotxak ale kopuru jakin bat erosiko dau, eta eurek saldu egin beharko ditue aldizkariak. 0 zenbakiaren 300 ale atarateko, eta 38 mezenas batu ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu