Jesus Mari Lazkanoren 'Bilbo MMX' horma-irudia gordailuan itxi deutso Bilboko Udalak Arte Eder Museoari
2011-05-05 10:56 KultureaBilbo MMX lana da, Lazkanok 2010ean pintautako mihise monumentala (125 x 720 cm). Hain zuzen be, Bilbok Shanghaiko Erakusketa Unibersalean eukan erakusketa-gunerako sortu eban, eta gaurtik aurrera Bilboko Arte Eder Museoko bisitariek ikusi ahal izango dabe, auditoriumeko atondoan.
Jesus Mari Lazkano margolari bergararraren artelan baten komodatu-kontratua sinatu dabe bart Bilboko Arte Eder Museoan, Udalaren eta Arte Eder Museoa Fundazioaren artean. Aitatu komodatu-kontratuak bi aldeen akordio bidezko erabilera-lagapen mugabakoa ezartzen dau. Artelana Bilboko Udalaren jaubetzakoa da.
Akordioa Bilboko alkate Iñaki Azkunak eta Arte Eder Museoaren zuzendari Javier Viarrek sinatu dabe, Jesus Mari Lazkano margolaria bera be bertan zala.
Bilbo MMX lana da, Lazkanok 2010ean pintautako mihise monumentala (125 x 720 cm). Hain zuzen be, Bilbok Shanghaiko Erakusketa Unibersalean eukan erakusketa-gunerako sortu eban, eta gaurtik aurrera Bilboko Arte Eder Museoko bisitariek ikusi ahal izango dabe, auditoriumeko atondoan.
Euskal artistearen lan panoramiko honek Bilboko Itsasadarrean zehar eregitako mugarri arkitektoniko nagusiak jasoten ditu, lehenaldikoak, orainaldikoak zein etorkizunekoak. Orain gitxi museoak Lazkanoren azken aldiko ibilbideari eskaini eutson erakusketan ikusi ahal izan zan legez, Lazkanoren figurazinoak arkitekturak eta paisajeak islatzen ditu modu zehatzean egindako oinarri hiperrealistako konposizinoetan, ia-ia argazkien erako errealidadea lortuz.
Kasu honetan, Bilboko inguru naturala islatzen dau eta, horregaz batera, erreferentzia arkitektoniko ugari jasoten ditu Artxanda mendiko hegaletatik, danak be goitik begiratuta. Beraz, lan hau Lazkanoren azken aldiko pintureagaz dago lotuta, bai eta Bilbon, Madrilen, Gasteizen, Gernikan edo Leioan horma-irudien egile moduan egin dauen lan handiagaz be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!