Fantrobia Saria jaso dau Oskar Santosek bere lehen luzemetraiagaz

Bizkaie! 2011-05-06 16:39   Barriak

Oskar Santos (Bilbo, 1972) zuzendariak joan dan urtean debutau eban luzemetraien alorrean, fantasiazko elementuz inguratutako El mal ajeno thriller psikologikoagaz. Film horren produktorea Alejandro Amenábar izan zan, gidoia Daniel Sánchez Arévalok idatzi eban eta protagonistak Belén Rueda eta Eduardo Noriega izan ziran.

Bilboko Udaleko Kultur Programazino Zuzendariordeak, Justo Ezenarrok, Octavio Gonzálezek –FANT 17ko zine programazino arduradunak– lagunduta, genero fantastikoaren barruan gorako bidea erakusten daben zinemagileei emoten jaken Fantrobia 2011 Saria aurkeztu dau gaur goizean.

Oraingo honetan, sariduna Oskar Santos (Bilbo, 1972) da. Zuzendariak joan dan urtean debutau eban luzemetraien alorrean, fantasiazko elementuz inguratutako El mal ajeno thriller psikologikoagaz. Film horren produktorea Alejandro Amenábar izan zan, gidoia Daniel Sánchez Arévalok idatzi eban eta protagonistak Belén Rueda eta Eduardo Noriega izan ziran. Filmaren soinu banda, barriz, Fernando Velázquez getxotarrak idatzi eban. Musikari horrek Fantrobia saria irabazi eban 2008an, eta berea da, baita, El orfanato filmaren soinu banda be.

Kontuak kontu, Oskar Santos Bilbon egongo da gaur arratsaldean (hilak 6), lan hori aurkezteko; hitzordua, Alondigako Golem zinema aretoetan, arratsaldeko 20:00retan.

Oskar Santosek, bere lehen film laburra 1999an egin eban, sari asko jaso zituan Torre izenburuko lana, hain zuzen be. Kritikarien esanetan, errealizazino bikaina, azken momentura arte engantxetan zaituan istorioagaz batera. Argumentua: itxuraz, bertako biztanleen buruaz jaubetzen dan eraikin klaustrofobikoa, inork jakin barik zer ari dan benetan gertatzen; terrore psikologikoa, bateren bat begira daukagunaren sentsazino kezkagarria, hilketa arraroak eta inork espero ez dauen amaierea.


Oskar Santos

Bilbon jaio zan 1972an. Ikus-entzunezko ikasketak egin zituan Complutense Unibersidadean eta han ezagutu zituan Alejandro Amenábar eta Mateo Gil. 2000ko urtean egin eban Torre bere lehenengo film laburra, Chete Lera protagonista ebala. Haren ostean, 2004ko Sitges Zinemaldiko Film Labur Onenaren Zilarrezko Meliés saria jaso eban Amenabarren ideia batean oinarritutako El soñador egin eban. Ondoren, Omar Sharif protagonista eban Petits mythes urbains (2004) telesaioko bi atal eta Mar adentro film sarituaren filmaketeari buruzko dokumentala zuzendu zituan. 2010ean egin eban El mal ajeno, bere lehenengo luzemetraia. Daniel Sánchez Arévaloren gidoiagaz eta Berlineko Zinemaldiko Panorama atalean parte hartu eben aktore zerrenda bikainagaz egindako Mod (Fernando Bovaira), Himenóptero (Alejandro Amenábar) eta Telecinco-ren arteko produkzinoa da. Oskar izan da Canal Pluserako MOD-ek produzidutako Crematorio sail bikainaren zuzendaritzaz arduratu dana. Fernando Bovaira eta Francisco Ramos-ek produziduta, Zipi eta Zape bihurrien abenturak zuzentzea da zinerako aukan hurrengo erronkea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu